26/2014 FORU LEGEA, abenduaren 2koa, Club Atlético Osasunak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen zorraren berregituratzea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, CLUB ATLÉTICO OSASUNAK NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREKIN DUEN ZORRAREN BERREGITURATZEA ONESTEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Osasuna kluba gure gizartean sakon errotutako entitate bat da, kirol hutsaren arloaz haraindikoa, urteetan Nafarroako gizartearentzat erreferentzia izan dena eta gazteek kirola egin dezaten akuilu. 1920an sortu zenez geroztik, Club Atlético Osasunak Nafarroaren irudia bultzatzen lagundu du, nazio eta nazioarteko txapelketa ofizialetan izan duen parte-hartzearen bidez, halako moduz non Nafarroako gizartearen elkargune bihurtzera heldu den.

Hezkuntzari eta haurren nahiz gazteen artean kirola sustatzeari dagokionez ere, Osasuna klubak eginkizun garrantzitsua izan du, eta hori zaindu eta bultzatu beharra dago.

Halaber, aitortu beharra dago Osasuna diru-sarrera handien iturri bilakatu dela batez ere zerbitzuen sektorearentzat, sakon errotutako taldea baita, jendea mobilizatzeko eta biltzeko ahalmen handieneko jarduera sozialetariko bat garatzen duena.

Osasuna klubak egun bizi duen egoera ekonomiko eta finantzarioak arrisku larrian jartzen du bere jarduera garatzea. Gogorarazi beharra dago 2003an 1/2003 Foru Legea onetsi zela, eta haren bidez 18 milioi euroko gehieneko abal bat eman zela zenbait finantza-entitateren aitzinean. Une honetan, abalpeko kopurua 7,2 milioi eurokoa da.

Nabarmendu beharra dago Nafarroako Zerga Ogasunak zenbait jarduketa egin dituela 2008az geroztik, Osasunak zerga arloko bere betebeharrak erregulariza zitzan. Entitateak zenbait gerorapen eskatu zituen, araudi indardunaren babesean. Bere finantza-egoera, ordea, larriki okertu da, futbol profesionaleko liga nazionaleko bigarren A mailara jaitsi izanaren ondorioz.

Foru lege honek kirol entitate horren finantza-egonkortasuna lehengoratzea bideratu nahi du, artikuluetan adierazitako baldintzetan haren zerga-zorra berregituratzearen bidez. Horrek guztiak erantzuten dio ez soilik Osasuna bezalako erakunde enblematiko batek irauteak Nafarroako Foru Komunitatearentzat duen interesari, ezpada, beste edozein gogoetaz harago, Foru Ogasunaren interesen defentsan eman daitekeen konponbiderik onena dela uste izateari ere.

Halatan, foru lege honek helburu bikoitza bilatzen du, Osasuna klubarekin bat etorriz: alde batetik, klubak osorik kitatzea altxor publikoarekin hartutako betebeharrak; bestetik, betebehar horiek betetzea halako moduan non Osasunak bizirik iraun ahal izanen baitu, gaur egun bizi duen finantza-egoera larri-larria gorabehera. Beste agertoki batean, Nafarroako Zerga Ogasunarentzat ezinezkoa izanen litzateke zorra kobratzea, eta horri gehitu beharko litzaioke Nafarroako Gobernuak erantzun beharko lukeela 1/2003 Foru Legearen kariaz finantza-entitateen aitzinean abalatutako zenbatekoari dagokionez.

Alegia, asmoa da Nafarroako Foru Komunitatearekiko zorra osorik ordaintzea eta klubak bizirik irautea ahalbidetzea.

  1. artikulua. Xedea.

    Foru lege honen xedea da Club Atlético Osasunak Nafarroako Foru Komunitatearekin daukan zorraren ordainketa berregituratzea –zorra I. eranskinean dator zehaztuta–, hurrengo artikuluetan ezarritako baldintzetan, eta abal bat ematea entitateak une honetan behar duen zirkulatzailearen finantzaketa errazteko.

  2. artikulua. Zorraren iraungitze...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR