259/2019 Foru Dekretua, urriaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Halaber, abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, galarazi gabe gero garatu ahal izatea.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea du xede foru dekretu honek.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren eskumenen esparrua.

    2. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ondotik zehazten diren arloetan esleituak dituen eskumenak:

      –Gobernuko lehendakariari eta Idazkaritzari laguntzea.

      –Erregistro Orokorra.

      –Departamentuen arteko politiken koordinazioa eta departamentuen arteko koordinazio juridiko eta administratiboa.

      –Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

      –Aholkularitza juridikoa eta Foru Komunitatearen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan.

      –Foru Zuzenbide Zibila.

      –Gobernu Irekia eta gardentasuna koordinatzea eta sustatzea.

      –Hauteskunde prozesuak.

      –Nafarroako Gobernuaren politika proposatzea eta gauzatzea funtzio publikoari dagokionez, barnean dela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen prestakuntza.

      –Segurtasun publikoa: herritarren segurtasuna, trafiko eta zirkulazioko polizia, bide segurtasuna, babes zibila eta larrialdietarako laguntza, su-itzaltzea eta salbamendua; jokoa eta ikuskizunak.

      –Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun politikak.

      –LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialeko politikak.

      –Azterketa estrategikoak.

      –Herritarren parte-hartzerako politikak.

      –Parlamentuarekiko eta Foru Komunitateko, autonomia erkidegoetako eta estatuko beste erakunde batzuekiko harremanak.

      –Nafarroako Gobernuaren irudi instituzionala babestea, garatzea eta sustatzea.

      –Informazio-politikaren koordinazioa.

      –Herritarrentzako arreta.

      –Hedabide sozialak; Nafarroako Gobernuaren presentzia Interneten eta sare sozialetan.

      –Gazteek gizartean aktiboki parte hartzea ahalbidetuko duten zeharkako politikak garatzea, eta gazteen topaketa, sormena eta ekintzailetza erraztuko duten politikak sustatzea.

    3. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak.

    4. artikulua. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilaria.

    5. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, foru dekretu honen 1. artikuluan zehazten den eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluan ezartzen diren eskudantziak dagozkio.

    6. Bereziki, eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

      –Nafarroako Gobernuko idazkariari dagozkionak, Gobernuak hartutako erabakien ziurtapena barne, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoarekin bat.

      –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen Foru Dekretuak esleitzen dizkionak.

      –Nafarroako Gobernuaren eleduna.

    7. Orobat, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      –Nafarroako Gobernuko Koordinazio Batzordea.

      –Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordea.

      –Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea.

      –Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

      –Bide Segurtasunaren Batzordea.

      –Nafarroako Polizien Kontseilua.

      –Ebaluazioko Foru Batzordea.

      –Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua.

      –Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseilua.

      –Nafarroako Jokoaren Kontseilua.

      –Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordea.

      –Irisgarritasun Unibertsalaren eta Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseilua.

      –Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua.

      –Nafarroako LGTBI+ Kontseilua.

      –Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseilua.

    8. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean haren mende.

    9. artikulua. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren antolaketa orokorra.

    10. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

      1. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

      2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

      3. Barne Zuzendaritza Nagusia.

      4. Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

      5. Nafarroako Berdintasunerako Institutua.

      6. Nafarroako Gazteriaren Institutua.

      7. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      8. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

    11. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoa Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da eta bere estatutuen arabera arautuko da.

    12. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikirik egonen da eta bere funtzionamendurako erregelamenduaren arabera gobernatuko da, irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

    13. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiko Antolaketa, Ebaluazio eta Kalitate Atala Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langile Plantillaren Zerbitzuari atxikita egonen da, Langileen Antolaketaren eta Presentziaren Kudeaketaren Atal gisa, foru dekretu honetan zehazten diren eskumenekin.

    14. Nafarroako Foruzaingoa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan kokaturik dago, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legeak eta Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeak ematen dizkioten eginkizunak burutuko ditu eta haren berariazko arautegian ezartzen den egitura izanen du.

    15. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko zuzendaritza nagusiei dagokie, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak erabiltzea eta, horietaz gainera, indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo departamentuko titularrak agintzen dien beste edozein.

    16. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu diren eskumenen esparruan, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren goi zuzendaritzapean –berari atxikita baitago zuzenean–, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan aurreikusitako eskudantziak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoak erabiliko ditu, baita indarra duten xedapenek emandakoak edota Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

      Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea Departamentuko politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

    17. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru material eta funtzionalean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    18. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoek zuzendurik, kasuan kasuko esparru materialean, mendeko dituzten bulego edo unitateen jarduerak bete, haiei buruz txostenak eman eta proposatzeko eginkizunak, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzekoak, eta departamentuko organo eskudunek esleitzen dizkietenak.

  2. KAPITULUA

    Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

      1. Lehendakaritzari laguntzea.

      2. Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea.

      3. Gobernuaren Idazkaritza, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 17. artikuluan aurreikusitako eskumenak erabiliz.

      4. Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR