258/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeari jarraikiz, bidezkoa da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onestea.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 23an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan esleituak dituen eskumenak: nekazaritza, abeltzaintza, elikadura, nekazaritzako azpiegiturak eta landa garapen jasangarri eta partaidetzazkoa; ingurumenaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa eta informazioa; azpiegitura berdea eta konektagarritasun eta leheneratze ekologikoak; paisaiaren integrazioa plan, programa eta proiektuen ingurumen ebaluazioan; baliabide hidrikoak; klima aldaketaren aurkako estrategia eta aldaketa horretara egokitzeko ekimenak zehaztea; eta ekonomia zirkularraren sustapena. Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eskudantziak erabiliko ditu.

    2. artikulua. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularra.

    3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari dagokio, departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari dagokionez.

    4. Era berean, departamentuaren titularrari dagokio kide anitzeko organo honetako buru izatea:

      –Nafarroako Nekazaritza Kontseilua.

    5. Departamentuan kontseilariaren kabinetea dago, departamentuaren titularrari laguntza politikoa eta teknikoa emateko unitatea; kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta titularraren mendean dago zuzenean.

    6. artikulua. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren antolaketa orokorra.

    7. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

      1. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

      2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

      3. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

      4. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko zuzendaritza nagusiei dagokie, departamentuaren titularraren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrak agintzen dien beste edozein ere.

    9. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagokio, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularraren goi-zuzendaritzapean –hari atxikita baitago zuzenean Idazkaritza Tekniko Nagusia– eta foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak eta indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren titularrak agintzen dien beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

      Idazkaritza Tekniko nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

    10. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuei dagokie, departamentuko goreneko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, honako eginkizun hauek betetzea: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; eta prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea. Halaber, beteko dituzte indarrean dauden xedapenek berariaz esleitzen dizkieten bestelako eskudantziak, baita departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak ere, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritako antolamendu eta funtzionamenduari buruzko printzipio orokorrak.

      Gainera, foru dekretu honetan zerbitzuei eta zeharkako beste unitate batzuei esleitutako eskudantziak galarazi gabe, zerbitzuei dagokie beren mendeko unitateen barneko lan protokoloak eta zerbitzuko jarraibideak onestea.

    11. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagokie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, honako eginkizun hauek betetzea: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta goragoko nagusientzako txostenak eta proposamenak egitea; eta haien mendeko bulegoek eta unitateek egiten dituzten lanak koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea. Halaber, departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako eginkizun guztiak beteko dituzte.

  2. KAPITULUA

    Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

    1. SEKZIOA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

      1. Nekazaritzako ustiategiak hobetzea eta nekazari gazteak jardueran hastea.

      2. Jatorri deitura babestuei, adierazpen geografiko babestuei eta espezialitate tradizional bermatuei buruzko agintaritza eskuduna izatea.

      3. Nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkaturatzea sustatzea, baita prozesuak eta produktuak babestea eta kontrolatzea ere.

      4. Nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien arloan kooperatibak eta elkarteak sustatzea.

      5. Esperimentazio eta ikerketa enologikoa.

      6. Nekazaritzako ustiategien eta horien ekoizpen-elementuen inguruko erregistroak.

      7. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsako (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsako (LGENF) laguntzetarako Nafarroako Erakunde Ordaintzailea zuzentzea.

      8. Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa (NBEF) koordinazio erakundearen aurrean dituen solaskideak koordinatzea.

      9. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EE) Erregelamenduak ezarritako Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratua eta Baldintzazkotasuna koordinatzea.

      10. Tokian bertan egiteko kontrolak, NBEUFko finantziazioa edo LGENFko kofinantziazioa duten eta Kudeaketa eta Kontrolerako Sistema Integratuaren parekoak diren laguntzak aplikatzeari buruzko araudiak eskatzen dituenak, eta baldintzazkotasunaren kontrolak.

      11. Kudeaketa-agintaritzaren eginkizunak betetzea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren eta hori garatzen duen araudiaren esparruan.

      12. Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa egitea, tramitatzea eta aldatzea, baita horren jarraipena eta ebaluazioa egitea ere.

      13. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta, Nekazaritza Politika Erkidearekin (NPE) loturiko plangintza estrategikoa egitea, baita planen eta programen jarraipena egitea ere.

      14. Laguntza tekniko, informazio eta publizitateko neurriak, Europar Batasuneko programei dagokienez.

      15. Landa dibertsifikazioa eta garapena bultzatzea, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

      16. Lehen sektorean lankidetza eta berrikuntza bultzatzea, produktu, prozesu eta teknologia berrien garapenari buruzko proiektu pilotuen bitartez, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

      17. Nekazaritzako ustiategientzako aholkularitza sistema, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

      18. Tokiko garapen partaidetzazkoaren estrategiak aplikatzea, koordinatzea eta kontrolatzea (LEADER ikuspegia), tokiko ekintza taldeen bitartez, Europar Batasuneko landa garapenerako programazioaren esparruan.

      19. Indarrean dauden xedapenek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari esleitzen dizkioten bestelako eskudantziak, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan.

    3. artikulua. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    4. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak honako zerbitzu hauek ditu bere egituran:

      1. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua.

      2. Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua.

      3. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzua.

    5. SEKZIOA

      Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua

    6. artikulua. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren eskumenen esparru materiala.

      Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu, honako arlo hauetan:

      1. Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzea.

      2. Nekazari gazteak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR