256/2016 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXVI-Ega 2 sektoreko perimetroa aldatzea eta perimetro berrian jarduketak hastea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketen Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearekin bat, irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez, "Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzea" proiektuko eremu ureztagarria Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketen Planeko jarduketen zerrendan sartzea eta egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran erabaki zuen jarduketak hastea Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko proiektuaren barruko interes orokorreko azpiegiturak "INTIA, S.A." sozietate publikoak eraiki eta ustiatzeko.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak ezartzen du lurzati berrantolamendua funtsezko elementua dela azpiegituren arloan, eta lurzati berrantolamendua garatzen duen prozedura ingurumen arloko tramiteekin koordinatu behar dela juridikoki, eta aldi berean tramitatu, baita ureztalur bihurtzeko, ureztalurrak modernizatzeko eta bide eta saneamendu sareak egiteko obrekin ere.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak 470/2013 Foru Agindua eman zuen 2013ko azaroaren 28an. Haren bidez, jarduketen hasiera onetsi zen Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXVI-Ega 2 sektoreko nekazaritzako azpiegituretan, Leringo ureztalur tradizionala sartuta zegoela perimetroaren barrenean.

Leringo ureztalur tradizionalen erroldak eguneratuta eta parte-hartzaileei jarduketaren gorabeheren berri eman ondoren, bozketa bat egin zen, ureztatzaileen elkarteak proposatua, 2014ko azaroaren 2an. Bozketa horren emaitza Leringo ureztalur tradizionalean jarduketa egitearen kontrakoa izan zen.

Hori dela eta, foru agindu honek jarduketaren perimetroa aldatzen du, Leringo ureztalur tradizionala Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzetik kanpo uzteko, eta udal mugape bereko lehorreko eremu bat horren barrenean sartzeko, eta, bestetik, jarduketa hasten du perimetro berrian. Aldaketa hori beharrezkoa da Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 6.1 eta 6.2 artikuluen babesean baitago. Haietan ezartzen da nekazaritzako azpiegituretan jarduketa bat foru agindu bidez hasiko dela, eta ofizioz ere has daitekeela interes orokorreko arrazoiak edo presakoak direla-eta, eta batik bat 13.3.2. c) artikuluan adierazitako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR