254/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 56. artikuluan Babes Bereziko Basa Espezieen Zerrenda ezarri zen, eta balio zientifiko, ekologiko edo kulturala dela medio, bitxiak, arraroak edo mehatxu maila dela eta arreta eta babes berezia behar duten basa populazio, espezie eta subespezieak jaso zituen. Bidenabar, Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmen eta zuzentarauen eranskinetan babestutzat jotakoak ere ageri dira.

Halaber, 58. artikuluan, eta aipatutako zerrendan, Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoa ere sortu zen; biodibertsitateko populazio edo taxon mehatxatuek osatzen dute, eta horiek bi kategoria hauetako batean sailkatzen dira:

  1. Galzorikoa: taxon edo populazio horiek nekez iraunen dute, oraingo egoerako faktore eragileek jarraituz gero.

  2. Kaltebera: taxon edo populazio horiek etorkizun hurbilean aurreko kategoriara pasatzeko arriskua dute, eragiten dieten faktore kaltegarriak zuzentzen ez badira.

    Horrez gain, 42/2007 Legean xedatzen da autonomia erkidegoek, kasuan kasuko lurralde eremuan, babes bereziko basa espezieen zerrendak eta espezie mehatxatuen katalogoak ezartzen ahal dituztela. Gainera, Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan espezieei emandako babes maila areagotzen ahalko da autonomia erkidegoetako katalogoetan, eta mehatxuaren kategoria handiago batean jaso ahalko dira.

    Otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretuak Babes Bereziko Basa Espezieen Zerrenda eta Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoa garatzen ditu, eta aipatutako kategorietan jasotako espezieen zerrenda zehatza ezartzen du.

    Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateak espezie mehatxatuen katalogoak egiteari ekin zion: basa faunako ornodunen zenbait espezie eta subespezie Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan sartu ziren azaroaren 27ko 563/1995 Foru Dekretuaren bitartez; eta, apirilaren 7ko 94/1997 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoa sortu zen eta basa flora katalogatua kontserbatzeko neurriak eman ziren.

    Apirilaren 7ko 94/1997 Foru Dekretua martxoaren 27ko 4/1989 Legea garatzeko onetsi zen, eta estatu mailako araudi hori abenduaren 13ko 42/2007 Legeak ordeztu du; hortaz, foru dekretuko kategoriak indarrean dagoen oinarrizko araudira egokitu behar dira.

    Azaroaren 27ko 563/1995 Foru Dekretua 2/1993 Foru Legea garatzeko onetsi zen; lege horren 18. artikuluan 42/2007 Legearen 58.1 artikuluan ezarritako kategoria kopurua baino kategoria gehiago finkatu ziren; hala ere, egoera hori bateragarria da aipatutako estatu mailako arau horren 58.3 artikuluan xedatutakoarekin.

    Bestalde, Nafarroak ez du oraindik babes bereziko araubidea duten basa espezieen autonomia-erkidego mailako zerrendarik ezarri 42/2007 Legearen 56.4 artikulua garatuz.

    Bi foru dekretuak onartu zirenetik luze jo duenez, Nafarroan ditugun zenbait espezieetako batzuetan aldaketa nabarmenak izan dira populazio parametroei dagokienez. Aldaketa horien ondorioz, haien estatusa berrikustea komeni da. Horrez gain, taxon askoren bilakaerari eta banaketari buruz askoz gehiago dakigunez, badugu aski informazio zenbateraino dauden mehatxatuta zehazteko.

    Nafarroan ditugun faunako eta florako taxonen estatusak berrikustean oinarritzat hartu dira otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretuak, Babes Bereziko Basa Espezieen Zerrenda eta Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoa garatzen dituenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa, eta Ingurumen eta Ingurune Naturalaren Ebaluazio eta Kalitateko Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko martxoaren 6ko Ebazpenak, Ministroen Kontseiluaren 2017ko otsailaren 24ko Erabakia argitaratzen duenak, ezarritako irizpideak; erabaki horren bidez, taxonak eta populazioak Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan jasotzeko irizpideak onartu ziren.

    Estatu mailan erabilitako irizpide horiek espezieen okupazio eremuen edo populazioen joerak ebaluatzea dute abantaila. Hedadura gutxiko eremu batean, Nafarroan gertatzen den bezala, hurbileko populazioen egoerak eragin erabakigarria izan dezake gure faunaren eta floraren kontserbazioan. Horregatik, aipatutako irizpideak zehaztu egin dira Eskualde mailako IUCNko Zerrenda Gorriko Irizpideak Erabiltzeko Jarraibideen bidez.

    Adierazitakoarekin bat, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eskaturik, eta Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hamaseiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATZEN DUT:

    1. artikulua. Xedea.

    2. Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda sortzen da, eta balio zientifiko, ekologiko edo kulturala dela medio, bitxiak, arraroak edo mehatxu maila dela eta arreta eta babes berezia behar duten basa populazio, espezie eta subespezieak jasotzen ditu, Babes Bereziko Basa Espezieen Espainiako Zerrendan agertzen ez direnak. Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda foru dekretu honi atxiki zaio eranskin gisa.

    3. Aipatutako zerrendaren barnean Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria sortzen da, kategoria hauekin:

  3. Galzorikoa: taxon edo populazio horiek nekez iraunen dute, oraingo egoerako faktore eragileek jarraituz gero.

  4. Kaltebera: taxon edo populazio horiek etorkizun hurbilean aurreko kategoriara pasatzeko arriskua daukate, eragiten dieten faktore kaltegarriak zuzentzen ez badira.

    Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan dagoeneko mehatxatuen artean Espainiako Katalogoan ageri ez diren taxonak baino ez dira agertuko, edo, Espainiako Katalogoan agertuz gero, mehatxu kategoria txikiagoarekin agertu badira. Katalogoa foru dekretu honi atxiki zaio.

    1. Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratu egiten da, eranskinean ageri den bezala.

      Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan dagoeneko mehatxatuen artean Espainiako Katalogoan ageri ez diren taxonak baino ez dira agertuko, edo, Espainiako Katalogoan agertuz gero, mehatxu kategoria txikiagoarekin agertu badira.

    2. artikulua. Taxonak Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan sartzearen ondorioak eta babes araubidea.

    3. Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan jasotako taxonen kasuan Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 57. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoa aplikatuko da.

      Halaber, taxon horien kontserbazio egoeraren ebaluazioa eginen da aldian behin.

    4. Aurreko artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren katalogoetan bildutako taxonen kasuan, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 59. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoa aplikatuko da.

    5. artikulua. Espezieak Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan jasotzea eta zerrenda horietatik ateratzea.

    6. Basa florako taxonak Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan eta Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan jaso eta zerrenda horietatik aterako dira eta mehatxu kategoria aldatu eginen da hala gomendatzen duen informazio zientifiko edo teknikoa dagoenean, eta ingurumen arloan eskuduna den departamentuko titularraren foru aginduz eginen da. Nafarroako Aldizkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR