253/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 16koa, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 8. artikuluak zehazten duenez, pertsona guztiek eskubidea dute lurraldeari eta hirigintzari buruz administrazio publiko eskudunen esku dagoen informaziora iristeko, interes jakin bat egiaztatu beharrik gabe.

Lurraldearen antolamendurako eta hirigintzako planeamendurako tresnei eta haien araudiari buruzko publizitatea bermatzeko, Planeamenduaren Erregistroa sortu zen, zeina egun araututa baitago Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan. Erregistro hori publikoa da, eta horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta udalerriek behin betiko onesten dituzten lurralde antolamenduko tresnak eta hirigintza-planak zentralizatuko dira.

Aipaturiko 79. artikuluaren 4. apartatuak honako hau dio: “Planeamenduaren Erregistroa publikoa da. Publikotasuna gauzatuko da planeamendu zehatz bakoitzaren edukiari buruzko ziurtagiriaren bidez, horretarako gaitutako funtzionarioak luzatuko baitu, edo erregistroko agirien kopiaren edo haiei buruzko informazio-ohar soilaren bidez, zeinaren prezioa ez baita izanen administrazio kostua baino garestiagoa”.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak behartzen du etengabe edukitzera herritarren eskura informaziorik aipagarriena jardunaren oinarrizko eremuei buruz, eta, besteak beste, lurraldearen antolamenduri eta hirigintzari buruz.

Bestalde, Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bateginak (7/2015 ELD), bere 5. artikuluan, honako hauek ezartzen ditu herritarren eskubideen artean: administrazio publikoek lurraldearen antolamenduari, hirigintzaren antolamenduari eta ingurumenaren ebaluazioari buruz duten informazioa eskuratzea eta administrazio-xedapenen edo –egintzen kopia edo ziurtagiria lortzea, kasuan kasuko legeria arautzaileak xedatutakoaren arabera. Eta honako hau zehazten du 25.4 artikuluan: “Administrazio publiko eskudunek indarrean dauden lurralde– eta hirigintza-antolamenduko tresnen edukiaren publizitate telematikoa bultzatuko dute, bai eta tresna horiek jendaurrean jartzeko iragarkia ere”.

Lehenago, Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legeak, bere bederatzigarren xedapen gehigarrian, zenbait aldaketa egin zizkion Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeari. Gehitutako 70 ter artikulua nabarmendu behar da, non aurreikusten baita, batetik, lurraldearen eta hirigintzaren antolamenduan eskumenak dituzten administrazio publikoek hala eskatzen duten herritarren eskura eduki behar dituztela norberaren lurralde eremuan indarra duten lurralde- eta hirigintza-antolamendurako tresnen kopia osoak, baita kudeaketa dokumentuenak eta hirigintza hitzarmenenak ere, eta, bestetik, baliabide telematikoen bitartez argitaratuko dutela indarreko lurralde- eta hirigintza-antolamendurako tresnen eduki eguneratua, baita jendaurreko aldiaren iragarkiarena eta hura onetsi edo aldatzeko garrantzitsuak diren edozein tramitazio egintzena ere.

Behar bezalako publizitatea errazteko, 2007tik aurrera, Foru Komunitateak lurraldeari eta hirigintzari buruzko informazioaren sareko sarbidea eskaini du, Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sistemaren bidez. 2016tik aurrera, IDENAren (Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura) bisorean dauden loturen bidez ere eskura daiteke informazio hori.

Nolanahi ere, urte hauetan ikusi da oso heterogeneoak direla lurraldearen antolamendurako tresnak eta hirigintza planak eta oso irizpide desberdinak erabili direla haiek prestatzeko orduan. Ildo horretan, beharrezkotzat jo da heterogeneotasun hori apaltzea, agiri teknikoen aurkezpena normalizatuz eta aurkezpenaren formatuaren gutxieneko baldintza bateratuak ezarriz, bai tramitatu eta onesteko, bai gero Planeamenduaren Erregistroan sartzeko. Helburua da, beraz, administrazio publiko eskudunek errazago izatea tresna horien azterketa eta tratamendua. Bestalde, asmoa da modu automatizatuagoan sartzea gero Erregistroan eta Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman, bide eraginkorragoak erabiliz. Horrek ekarriko du datuak era ekonomikoagoan inplementatzea eta sistemak eskainitako informazio telematikoak kalitate handiagoa izatea.

Halaber, nahitaezkotzat jotzen da prozedura bat prestatzea kasuan kasuko tresnak inskribatzeko Planeamenduaren Erregistroan, baina egun horrek ez du berariazko araudirik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenaren bidez, baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari behar adina erregelamenduzko xedapen eman ditzan legegintzako foru dekretua garatu eta gauzatzeko.

Horrenbestez, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 16an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. TITULUA

    Helburua, izaera eta aplikazio eremua

    1. artikulua. Xedea.

      Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa arautzea, eta zehazki:

      1. Udalaren hirigintza planeamendurako eta lurraldearen antolamendurako tresnak aurkezteko formatua eta eduki dokumentala, haiek tramitatzeko eta gero Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan sartzeko.

      2. Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan behin betiko onetsitako udalaren hirigintza planeamendurako eta lurraldearen antolamendurako tresnak inskribatzeko prozedura, baita kudeaketa eta urbanizazio tresnena ere, foru dekretu honek ezarritakoaren arabera.

      3. Nafarroako Planeamenduaren Erregistroko kontsulta araubidea.

    2. artikulua. Aplikazio eremua.

      Foru dekretu hau udalaren hirigintza planeamendurako eta lurraldearen antolamendurako tresna guztiei aplikatu behar zaie, baldin eta lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan indarra duen foru araudiak arautzen baditu eta Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan tramitatzen badira, baita kudeaketa eta urbanizazio tresnei ere, baldin eta lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskudun den departamentuak onetsitako udalez gaindiko plan eta proiektu sektorialak garatzen badituzte.

    3. artikulua. Izaera juridikoa.

    4. Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa erregistro publikoa eta administratiboa da, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den departamentuak kudeatzen duena eta helburu duena hirigintzaren funtzio publikoaren gardentasuna eta publizitatea bermatzea, bertan inskribatuz udalaren hirigintza planeamendurako eta lurraldearen antolamendurako tresnak. Ondorengo ebazpenak ere inskribatu behar dira, administratiboak edo judizialak izan, edukia ukitzen badute.

    5. Edozein pertsona edo entitate, publikoa nahiz pribatua izan, sar daiteke Planeamenduaren Erregistroan aurrez aurreko kontsulta eginez lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den unitate organikoaren bulegoetan, edo modu telematikoan Internet bidez. Horretarako gaitutako funtzionarioak baimenduko ditu erregistroaren idazpenen ziurtagiriak. Halaber, informazio oharrak eman daitezke, eta erregistroan dauden dokumentuen kopiak eskuratu, eta horren kostuak ez du kostu administratiboa gaindituko.

    6. artikulua. Erregistroaren edukia.

      Honako hau izanen du Nafarroako Planeamenduaren Erregistroak:

    7. Datu-base informatizatu bat; hor, tresna bakoitzaren inskripzio fitxak jasoko dira, 7. artikuluan aurreikusten direnak.

    8. Dokumentu-artxibo bat, tresna bakoitza eratzen duten dokumentuen kopia banaz osatua, euskarri digitalean, foru dekretu honetan jasotako zehaztapenei jarraituz.

  2. TITULUA

    Inskribatzeko prozedura

    1. artikulua. Abiaraztea.

    2. Honako hauek inskribatu behar dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan behin betiko onetsi ondoren: lurralde antolamenduko tresnak, haiek garatzen dituzten kudeaketa eta urbanizazio tresnak eta udalaren hirigintza planeamendurako tresnak. Tresna horietako edozeinetan eginiko aldaketak ere inskribatu behar dira.

    3. Nahitaezkoa da erregistroko inskripzioa. Honela egin daiteke:

      1. Ofizioz, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den departamentuak egina, lurraldearen antolamendurako tresnen kasuan, haiek garatzen dituzten kudeaketa eta urbanizazio tresnen kasuan eta udalaren hirigintza planeamendurako tresnen kasuan, baldin eta Foru Komunitate Administrazioari badagokio behin betiko onestea.

      2. Kasuan kasuko udalak eskatuta, lurraldearen antolamendurako tresnen kasuan eta udalaren planeamendurako tresnen kasuan, hari badagokio behin betiko onestea. Horretarako, foru dekretu honen 9. artikuluan zehazten den dokumentazioa igorri beharko zaio lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumenak dituen departamentuari, tresna behin betiko onetsi eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR