252/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 16an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 111 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Goi mailako tituluduna: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 8288 zenbakia duena plantilla organikoan.

–OLT/EUD*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3368 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Haur Eskolako zuzendaria: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2970 zenbakia duena plantilla organikoan.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Farmazialaria: lanpostu huts bat, A mailakoa, 66971 zenbakia duena plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, plantilla organikoan 5528 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Koordinazioko operadore laguntzailea: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10772...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR