250/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Adingabearen Kontseiluan adingabearen arloan lan egiten duten elkarteen eta adingabeen elkarteen ordezkariak hautatzeko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

189. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 250/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Adingabearen Kontseiluan adingabearen arloan lan egiten duten elkarteen eta adingabeen elkarteen ordezkariak hautatzeko prozedura ezartzen duena. Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legeak, azaroaren 8ko 18/2010 Foru Legeak ematen duen idazketan, Nafarroako Adingabearen Kontseilua egituratzen du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko kide anitzeko organoa den aldetik, eta haren funtzioak, antolamendua eta osaera arautzen ditu.

Aipatu Foru Legearen 112. artikuluak ezartzen du Kontseilua osatuko duten kideen artean egonen direla, besteak beste, adingabeei babesa eta arreta ematen dizkieten erakunde edo elkarte nagusien sei ordezkari, gehienez, baita beren eskubideak defenditzeko eratutako adingabeen elkarteen sei ordezkari ere, gehienez. Halaber, aipatzen du adingabea babesteko eskumena duen departamentuko kontseilariak izendatuko dituela lau urteko aldi baterako, kontuan hartuz, halakorik bada, ordezkatutako organismoek egiten dituzten proposamenak.

Artikulu horretan adingabeei babesa eta arreta ematen dizkieten erakunde edo elkarte nagusien sei ordezkarientzat aurreikusten den gehieneko agintaldia amaitu da, baita beren eskubideak defenditzeko eratutako adingabeen elkarteen sei ordezkarientzat ere, lau urtekoa delako. Beraz, bidezkoa da adingabearen arloan lan egiten duten elkarteek eta adingabeen elkarteek Nafarroako Adingabearen Kontseiluan edukiko dituzten ordezkariak hautatzeko prozedura ezartzea.

Horrenbestez, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez jaso ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Adingabearen Kontseiluan adingabearen arloan lan egiten duten elkarteen eta adingabeen elkarteen ordezkariak hautatzeko prozesuaren deialdia onestea.

2. Prozesua arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Eskubide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR