25/2020 FORU DEKRETUA, martxoaren 18koa. Honen bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko buru den Elena Uriz Sucunza andrea izendatzen da Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren kargua bitarte baterako betetzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 25/2020 FORU DEKRETUA, martxoaren 18koa. Honen bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko buru den Elena Uriz Sucunza andrea izendatzen da Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren kargua bitarte baterako betetzeko. Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren azaroaren 15eko 13/2019 Foru Aginduan xedatuarekin bat, Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko buruak idazkari tekniko nagusia ordezten du urtarrilaren 29tik. Foru agindu horren bidez izendatu ziren departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 32.1 artikuluan ezartzen denez, funtzionarioek beren maila bereko edozein lanpostu betetzen ahalko dute bitarte baterako, baita titular gisa duten lanpostuaren kategoria bereko edo goragoko edozein lanpostu ere, horretarako behar den titulazioa edo prestakuntza baldin badute.

Aurrekoa kontuan harturik, egokia da Elena Uriz Sucunza andrea izendatzea.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko martxoaren 18an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko buru den Elena Uriz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR