25/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2. fasean baimentzen diren zenbait jarduera arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

111. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 25/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2. fasean baimentzen diren zenbait jarduera arautzen dituena. Une honetan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez ezarri ziren mugikortasuna eta gizarte-harremana mugatzeko ezohiko neurriak pixkanaka murrizteko prozesua hasi da. Hala, 2020ko apirilaren 28an, Ministroen Kontseiluak normaltasun berrirako trantsizio plana onetsi zuen, eta bertan ezarri zituen normaltasun berrira egokitzeko parametro eta tresna nagusiak. Lau fasetan antolatutako prozesu horrek (0. fasetik 3. fasera) mailakatua izan behar du, eta beharrezko orientazio aldaketetara egokitzeko modukoa, datu epidemiologikoen bilakaeraren eta hartutako neurrien eraginaren arabera.

Trantsiziorako plan horren helburu nagusia da, osasun publikoa zainduz, eguneroko bizimodua eta jarduera ekonomikoa pixkanaka berreskuratzea, epidemiak herritarren osasunerako dakarren arriskua minimizatuz eta Osasun Sistema Nazionalaren gaitasunek gainezka egin ez dezaten.

Maiatzaren 23ko SND/440/2020 Aginduaren bidez, zenbait agindu aldatu dira COVID-19ak eragindako osasun krisia hobeki kudeatzeko, Normaltasun Berrirako Trantsizio Plana aplikatuz, 1. eta 2. faseetan dauden lurraldeetan.

Nafarroako Foru Komunitateak zenbait mugapen eta berezitasunekin hasi du 2. fasea bere lurraldean, Osasun Ministerioak proposatutakoarekin bat. Osasun Ministerioak proposatutako mugapen aipagarrienak hauek dira: batetik, maiatzaren 15eko 21/2020 Foru Aginduan araututako mugapenak mantentzea, Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero” edo “elkarte gastronomikoen” jarduera oro eteteari dagokionez; eta bestetik, aire zabalean egiten diren kultur jardueretarako ezarritako ikusle muga bere horretan mantentzen da, hots, 200 pertsona baino gutxiago.

Nafarroak planteaturiko berezitasunei dagokienez, aurreikusten da askatasunez egin ahal izatea naturari loturiko eta kirol praktikako jarduerak aire zabalean (mendi-ibiliak, mendi igoerak, eskalada, arraunketa, txirrindularitza), Nafarroako Foru Komunitatearen mugetatik atera gabe, betiere.

Azkenik, maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduak, zenbait neurri sozial emateaz gainera, hondartzak erabiltzea baimentzen du. Nafarroaren kasuan, hondartza kontinentalak lirateke, hau da, bainurako eremuak (urtegiak, ibaiak, iturburuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR