25/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez izendatzen dira Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako LGTBI+ Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emaile bat da, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxiki zaio, hura baita LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskuduna den erakundea. Kontseilu horren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzen dituen testua martxoaren 27ko 34/2019 Foru Dekretua da, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu eta haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautzen dituena.

34/2019 Foru Dekretuaren 4.2 artikuluak adierazten duenaren arabera, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako politiken arloan eskuduna den departamentuko titularra izanen da Kontseiluko burua. Gainera, 5.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua osatuko dutenen izendapena LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako politiken arloan eskuduna den departamentuko titularrak eginen du, foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, adierazitako horri jarraikiz, bakoitzak bere batzordekide titularra eta ordezkoa izenda ditzala eskatu die Nafarroako Berdintasunerako Institutuak erakundeei. Guztiak izendatu dituzte, salbu eta, batetik, Nafarroako genero dibertsitate afektibo-sexuala lantzen duten eta legez eratu diren jarduneko LGTBI+ taldeen ordezkaria izanen den batzordekide bat, eta, bestetik, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren arloan eskuduna den organo koordinatzailearen ordezkaria. Dagokion esleipena egin arte geroratuko dira bi horien izendapenak.

Horregatik guztiarengatik, Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kideak nor izanen diren proposatu du Nafarroako Berdintasunerako Institutuak.

Horregatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. –Honako hauek Nafarroako LGTBI+ Kontseiluko kide izendatzeko, 34/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluarekin bat etorriz:

    –Lehen lehendakariordea: Mertxe Leránoz Goñi andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

    –Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko departamentuak edo osasunaren, hezkuntzaren, eskubide sozialen, justiziaren, gazteriaren, barneko gaien, enpleguaren eta kirolaren arloetan eskudunak diren organismo autonomoak ordezkatuz: Luis Gabilondo Pujol jauna (Osasuneko Departamentua), Roberto Pérez Elorza jauna (Hezkuntzako Departamentua), M.ª Paz Fernández Mendaza andrea (Eskubide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR