25/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dituena 2018. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbatespen objektiboaren araubidea, enpresa txiki eta ertainen eta profesionalen etekinak zehazteari dagokionez, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 36. artikuluan eta haren erregelamenduaren 32. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dago.

Bestalde, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 67. eta 68. artikuluek araubide berezi erraztua arautzen dute, eta zergaren erregelamenduaren 23. artikuluak eta hurrengoek garatzen.

Arau horietan aurreikusita dago zenbatespen objektiboaren araubidea eta araubide berezi erraztua edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia batera eta koordinaturik aplikatuko direla, eta behar den foru aginduak aipatu koordinazio horrek bere baitan hartu behar dituen jarduerak edo jarduera sektoreak zehaztuko dituela eta aplikatzekoak diren zeinu, indize edo moduluak eta horiek behar bezala konputatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko dituela.

Foru agindu honen egitura otsailaren 13ko 11/2017 Foru Aginduarena bezalatsukoa da, izan ere, haren bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatu ziren 2017. urterako.

Oro har, 2018rako ezarritako indize eta moduluek ez dute igoerarik izan iazkoen aldean. Dena dela, ikusi da errepideko garraioaren jarduerari dagozkion indizeak eta moduluak (EJZko 722 epigrafea), pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionez, sektore horrek izandako bilakaera positiboak erakusten duenaren azpitik daudela; horregatik, %10 igo dira indize eta modulu horiek.

Bestetik, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerei dagozkien datu eta etekin ekonomikoez egindako analisia ikusirik, beharrezkotzat jo da aldatzea “Nekazaritza, abetlzaintza eta basozaintzako jarduerak” izeneko I. eranskineko zenbait jardueraren etekin indizeak. Horrela, haragitarako behi-azienda, esnetarako behi-azienda, ugalketarako behi-azienda eta behi-azienda ustiatzeko jarduerak eta melokotoiaren nekazaritza jarduera taldez aldatu dira, eta horien etekin indizea murriztu da.

  1. eranskinean beste aldaketa bat sartu da. 3.3 atalean, errentan hartutako lurretako laboreen indize zuzentzaileari buruzkoan, muga kuantitatibo bat ezarri da, indize hau aplikatzeak dakarren etekinaren gutxitzea izan ez dadin errentan hartutako lurrak erabiltzeagatik ordaintzen den urteko errenta baino handiagoa. Herri-ondasunen aprobetxamenduen kasuan, toki entitateei ordaindutako zenbatekoei atxikipenik egin beharrik ez dagoenez, ordaindutako zenbatekoei buruz informatzeko betebeharra ezarri da.

    Lau xedapen gehigarri erantsi dira. Lehendabizikoan, langileen kontratazioa sustatzeko asmoz, baina betiere zerga kostu handiagoak sortu gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez ezarri da ezen 2018. urtean “soldatako langileak” moduluan 2017ko moduluarekin alderatuta igoerarik izan bada, bi moduluen arteko alde positibo horri zero koefizientea aplikatuko zaiola.

    Bigarrenean xedatu da jarduera 2018an hasi eta etekin garbia pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean zehazten duten subjektu pasiboek %60ko murrizketa izanen dutela etekin horretan jarduera hasi duten zergaldian, eta %30 hurrengoan. %70eko murrizketa izanen da bi zergaldietan, baldin eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten subjektu pasibo desgaituak badira.

    Hirugarrenean, %5eko murrizketa jasotzen da 2017. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean etekin garbiaren kalkuluari aplikatzeko, otsailaren 13ko 11/2017 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan jasotako jarduera ekonomiko guztietan.

    Azkenik, laugarrenean, zailtasun ekonomiko bereziak jasaten ari diren zenbait nekazaritza eta abeltzaintza jardueraren indizeak aldatzen dira 2017. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez.

    Horrenbestez,

    AGINDU DUT:

    1. artikulua. Zenbatespen objektiboaren araubidean eta araubide berezi erraztuan batera sarturiko jarduerak.

    1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztua ondorengo jarduerei edo jarduera sektoreei aplikatuko zaizkie:

    EJZ JARDUERA EKONOMIKOA
    0 atala Abeltzaintza independentea.
    - Azienda hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak.
    - –Nekazariek edo abeltzainek egiten dituzten bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezitik kanpo baldin badaude.
    - –Basogintzako jardueretako titularrek egiten dituzten bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezitik kanpo baldin badaude.
    - Apartzeria araubideko nekazaritzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
    - Apartzeria araubideko basogintzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
    - Produktu natural, begetal edo animalia-produktuen transformazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesuak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan jarduera industrialei dagokien epigrafeetako batean alta emanda egotera behartuta badaude eta prozesuok egiten dituztenak badira produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrak.
    642.1, 2 eta 3 Txikizkako harakinek urdaitegiko produktuak prestatzea.
    642.5 642.5 epigrafean oilaskoak erretzeagatik matrikulaturiko txikizkako merkatariak.
    644.1 Ogia, pastelak, gozokiak eta antzekoak eta esnea eta esnekiak txikizka saltzea.
    644.2 Ogiaren, ogi berezien eta opilen saltokiak.
    644.3 Pastelen, opilen eta gozogintzako gaien txikizkako merkataritza.
    644.6 Ore frijituen (estalkia edo betegarria izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza.
    647.1, 2 eta 3 652.2 eta 3 eta 662.2 647.1, 2 eta 3, 652.2 eta 3 eta 662.2 epigrafeetan matrikulaturiko txikizkako merkatariak loteriak merkaturatzeko zerbitzuagatik.
    653.2 Bere jarduerako artikuluen konponketak, 653.2 epigrafean matrikulaturiko txikizkako merkatariek eginak.
    653.4 eta 5 Eraikuntzako materialen, saneamenduko gauza eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza
    654.2 Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.
    654.5 Edonolako makineriaren txikizkako merkataritza (salbu eta etxerako tresnak, bulegokoak, gailu medikoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak).
    654.6 Edonolako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda eta bandaje eta aire ganbaren txikizkako merkataritza, aipatu artikuluen handizkako merkataritza izan ezik.
    659.3 Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuta daudenak, negatiboak eta inprimatutako bestelako material fotografikoa bildu, hirugarrenen laborategian prozesatu eta kopiak nahiz handitzeak dagokionari entregatzeagatik
    659.4 659.4 epigrafean matrikulaturiko txikizkako saltzaileak garraio publikoaren txartelak, telefono txartelak, antzekoak eta loteria merkaturatzeagatik.
    663.1 Saltegi iraunkor batetik kanpora, ore frijituen (estalkia edo betegarria izan ala ez) patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritzan baizik aritzen ez direnak, betiere instalazioan edo ibilgailuan bertan bere produktuak (txurroak, patata frijituak eta gaztainak) prestatzeko baimena badute.
    671.4 Bi sardexkako jatetxeak.
    671.5 Sardexka bateko jatetxeak.
    672.1, 2 eta 3 Kafetegiak.
    673 Kafetegi eta tabernetako zerbitzuak.
    675 Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak.
    676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.
    681 Izar bateko edo biko hoteletako ostatu zerbitzua.
    682 Hostal eta ostatu-etxeetako ostatu zerbitzua.
    683 Landetxeetako ostatu zerbitzua
    691.1 Etxerako tresna elektrikoen konponketa.
    691.2 Automobilen, bizikleten eta beste ibilgailu batzuen konponketa.
    691.9 Oinetakoen konponketa.
    691.9 B.p.s.g.ko beste kontsumo-ondasun batzuen konponketa (oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea izan ezik).
    692 Industriako makinen konponketa.
    699 B.p.s.g.ko beste konponketa batzuk
    721.1 eta 3 Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiarien errepide bidezko garraioa.
    721.2 Autotaxi bidezko garraioa.
    722 Salgaien errepideko garraioa.
    751.5 ibilgailuak koipeztatu eta garbitzea.
    757 Aldaira zerbitzuak.
    849.5 Mezuen eta mandatuen garraioa, jarduera hori bakar-bakarrik norberaren garraiobideekin egiten denean.
    933.1 Lurreko eta uretako ibilgailuak, ibilgailu aeronautikoak eta abar gidatzen irakastea.
    967.2 Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak.
    971.1 Egindako arropen eta etxerako arropa eta tresna erabilien tindaketa, lehorreko garbiketa, garbiketa eta lisaketa.
    972.1 Emakume eta gizonendako ile-apaindegi zerbitzuak.
    972.2 Apaindegiak eta estetikako kabineteak.
    973.3 Fotokopiagailuekin dokumentuak kopiatzeko zerbitzuak.
    2. Jarduera bakoitzean zein eragiketa ekonomiko sartzen diren zehazteko, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren arauak hartuko dira aintzat

    Halaber, jarduera bakoitzean sartutzat hartuko dira espresuki I. eta II. eranskinetan sartzen diren eragiketa ekonomikoak, betiere jarduera nagusiaren osagarri gisa egiten badira. Jarduera osagarritzat joko dira baldin eta haien guztien diru-sarreren bolumena, 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatua, ez bada jarduera nagusiaren diru-sarreren bolumenaren %40 baino handiagoa.

    3. Garraio publikorako txartelen merkaturatze zerbitzua emateak ez du ekarriko subjektu pasiboak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidetik eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztu berezitik salbuestea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR