25/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Sustapeneko kontseilariak emana, P-26 abelbidea berriz jartzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko datak zehazten dituena (abelbidea “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektorialak ukitzen du).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sustapeneko kontseilariaren ekainaren 27ko 43/2014 Foru Aginduaren bidez, P-26 abelbidea berriz jartzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hasi zen. Desjabetzea presako deklaratu zen Nafarroako Gobernuaren 2014ko ekainaren 5eko Erabakiaren bidez.

Ondasunen eta eskubideen zerrenda hori jendaurrean egon zen 15 egunez, 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 28an, eta banan-banan jakinarazi zitzaien ukitutako titularrei.

Epe hori iraganda alegaziorik egin gabe, Sustapeneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 3/2015 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen ondasunen eta eskubideen zerrenda (2015eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa).

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Dei egitea “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektorialak ukitzen duen P-26 abelbidea berriz jartzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen titularrei, Eguesibarko Udaleko alkate-udalburuari eta konpentsazio batzordearen ordezkari bati, desjabetzearen onuraduna den aldetik, 2015eko apirilaren 29an udaletxe horretan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko.

  2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

  3. Gurutze Úbeda Etxarri andrea eta María Lourdes Urchipia Beguiristain andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan.

  4. Jesús Aramendia Pardo jauna Administrazioko peritu izendatzea.

  5. Foru agindu hau eranskinarekin batean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Eguesibarko udaletxeko iragarki oholean, eta banakako zitazio zedularen bidez jakinaraziko zaie ukitutako titularrei. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR