25/2014 FORU LEGEA, abenduaren 2koa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, DIRU-LAGUNTZEI BURUZKO AZAROAREN 9KO 11/2005 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen araubide juridiko orokorra erregulatu zuen, halakotzat jota pertsona publiko edo pribatuei dirua eskuratzea, betekizun hauek betetzen direnean:

  1. Dirua eman dadila onuradunen edo hirugarren pertsonen zuzeneko kontraprestaziorik gabe.

  2. Dirua emateak baldintza izan dezala helburu jakin bat betetzea, proiektu bat gauzatzea, jarduera bat egitea, jokabide berezi bat hartzea, jada burutua dagoena edo burutzeko, edo inguruabar jakin batzuk gertatzea; eta onuradunak bete egin behar ditu betebehar material eta formalak.

  3. Finantzatzen den proiektu, ekintza, jokabide edo egoeraren helburuak xede izan dezala onura publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat sustatzea edo xede publikoren bat sustatzea.

Aipatutako testuan jasotzen dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak Estatuko oinarrizko legedian sartutako aldaketak. Lege horren abiapuntua, zioen azalpenean aipatzen den bezala, baliabide publikoen erabileran efizientziarik handiena lortzeko kezka berezia da, eta horretarako, hain zuzen ere, kudeaketa-prozedura batzuk ezartzen dira, diru-laguntzen ematea eragin zutenez bestelako xedeetarako desbideratzeak eragozte aldera.

Ezinbesteko helburu horrek inspiratutako testuak irabazi asmorik gabeko entitateei aplikatzean, arazoak ekarri ditu kasu batzuetan, halako entitateek ez baitute helburu ekonomikoak lortzera bideratutako egiturarik, baina, aldi berean, irauteko funts publikoen laguntza behar baitute.

Arazo horiek honakoan dautza: batzuetan, legearen malgutasunik eza kaltegarri gertatzen da entitateek baliabideen kudeaketa efizientea egiteko, diruz lagundutako jarduera aurrera ateratzen dutenean aurreikusitakoa baino baliabide gutxiagorekin; horrenbestez, entitateek beren ekarpena handitu behar izaten dute, eta, kasu horietan, batetik, galerak izaten dituzte, eta, bestetik, aurrekoaren ondorio, beren bideragarritasun ekonomikoa arriskuan jartzen da.

Lege aldaketa honek konpondu nahi ditu egungo arauak eragindako distortsioak, bereziki hirugarren sektorea deitzen dena osatzen duten horrelako entitateei eragindakoak, eta horretarako bi artikulu gehitzen ditu.

Lehenengoak aukera bat jasotzen du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR