249/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez basa faunaren zenbait espezie elikatzea arautu zen, gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin, Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua ere arautu zen, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri zen eta haren funtzionamendurako arauak zehaztu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak eta V. eranskinak ezarri zuten, Nafarroako Gobernuak 2000ko abuztuaren 28an ezarritakoarekin bat, Noaingo aireportuaren esparruan aritzen diren hegazkinak babesteko eremuan sartutako udalerrien zerrenda. Egiaztatu da zerrenda horretan ez dagoela Adios udalerria, eta geografikoki babes esparru horren erdi-erdian dago.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 18ko 246/2014 Foru Aginduak otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aldatu zuen, eta VII. eranskina gehitu, eta horren bidez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremuetatik kanpo utzitako udalerriak zein diren adierazi zuen. Horregatik, bidezko da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Adios salbuets dezala Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremuetatik.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 25ean emandako 46/2014 Foru Aginduaren aldaketa.

VII. eranskina aldatu zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR