2423/2016 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozeduran hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzen diena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko eta maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko deialdia onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 1934/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedurako probak gainditu zituzten izangaien zerrendak onetsi ziren, espezialitateak eta hizkuntzak zehazturik.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 17ko 2039/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Maisu-maistren irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrenda osagarria onetsi eta jendaurrean jarri da.

Deialdiaren hamaikagarren oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea, eta praktikak egiteko destinoa esleitzea, zerbitzuaren beharren arabera, bere espezialitateko eta hizkuntzako lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetarako lanpostuetan, edo, horrelakorik izan ezean, antzeko espezialitateetan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 1/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea eta, praktikaldia egin dezaten, bertan adierazten diren lanpostuak esleitzea; izendapenek 2016ko irailaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

  2. Praktikaldia egiteko esleitzen zaien destinoa behin-behinekoa izanen dela adieraztea.

    Praktiketako funtzionarioak behartuta daude deitzen diren lekualdatze lehiaketetan parte hartzera, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetako lanpostuak eskatzera, praktiketako funtzionario izendatu diren espezialitatean eta hizkuntzan.

    Hautatzen diren izangai guztiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean aukeratu beharko dute behin betiko lehenengo destinoa. Lekualdatze lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

  3. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

  4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Ebazpen hau eta bere eranskina Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegoari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari eta praktikaldia ebaluatzeko batzordeari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2016ko irailaren 21ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.

    ERANSKINA0597.–Maisu-maistrak
    TXANDA IZENA IKASTETXEA HERRIA
    ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA EUSKARAZ (TXANDA IREKIA ETA ERRESERBA TXANDA)
    IREKIA URRA BARANDIARAN, AINHOA “ATARGI” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa ATARRABIA
    IREKIA ETXEBESTE ADURIZ, ELAIA “ERLETA” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa LEITZA
    IREKIA ABUIN PARDAL, OIHANA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa ETXALAR
    IREKIA CASTILLO LECUONA, AINTZANE “BUZTINTXURI” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa IRUÑA
    IREKIA GORRITI RAZQUIN, JOANA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa GARES
    IREKIA CUADRADO GINTO, SONIA “JOKIN LIZARRAGA” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa SARRIGUREN
    IREKIA ETXEBERRIA GARTXITORENA, AMAIA “ZELANDI” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa ALTSASU
    IREKIA GALFARSORO CRESPO, ITSASNE “DOMINGO BADOS” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa OLAZTI
    GORPUTZ HEZKUNTZA EUSKARAZ (TXANDA IREKIA ETA ERRESERBA TXANDA)
    IREKIA LEGARRA ERASUN, JOSEBA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa ETXALAR
    IREKIA ARRIOLA CAPDEQUI, HARITZ “JOKIN LIZARRAGA” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa SARRIGUREN
    IREKIA SANDUA DOMBLAS, AINHOA “HEGOALDE IKASTOLA” HAUR ETA LEHEN HIP IRUÑA
    IREKIA ECHARRI GARCIA, IMANOL SAN MIGUEL IPa NOAIN
    IREKIA OSTIZ CABALLERO, MIREIA “OBISPO IRURITA” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa LARRAINTZAR
    IREKIA URTASUN MARIÑELARENA, AINARA “PATXI LARRAINZAR” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa IRUÑA
    IREKIA SANZ MONASTERIO, IZASKUN “REMONTIVAL” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa LIZARRA
    IREKIA SANCHEZ SANCHEZ, AMAIA “VIRGEN BLANCA” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa UHARTE
    IREKIA NAVARRO AMEZQUETA, ION IPa URROTZ-HIRIA
    IREKIA AGUERRI ZAPATER, IVAN “ZELANDI” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa ALTSASU
    ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA EUSKARAZ (TXANDA IREKIA ETA ERRESERBA TXANDA)
    IREKIA HUARTE ECHEVERRIA, HAIZEA “SANDUZELAI” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa IRUÑA
    IREKIA ALZUART OTEIZA, BEATRIZ “AMAIUR IKASTOLA” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa IRUÑA
    IREKIA AGUIRRE EGUARAS, ITSASO “BUZTINTXURI” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa IRUÑA
    IREKIA GOIKOETXEA AUZMENDI, AMAIA “ATAKONDOA” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa IRURTZUN
    IREKIA GOICOECHEA LACUNZA, IRANZU “ZELANDI” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IPa ALTSASU
    IREKIA MARTINEZ URRA, BEATRIZ “AMAIUR IKASTOLA” HAUR ETA LEHEN
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR