242/2015 FORU DEKRETUA, urriaren 14koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak Osasun Departamentuaren esku uzten ditu osasun publikoaren arloko eskumenak, Osasun Zuzendaritza Nagusiaren bidez, baita udalen esku ere. Bestetik, arau horren 33. artikuluak adierazten duenez, Osasun Zuzendaritza Nagusia da osasun publikoaren eta lan osasunaren eginkizunak erabiltzeko organo arduraduna.

Espainiako Konstituzioak, 40.2 artikuluan, botere publikoek laneko segurtasuna eta higienea zainduko dituztela ezartzen du; agindu hori administrazio publiko guztiei dagokie, bakoitzari bere eskumenen eremuan. Eskumen horiek ez dira lanaren esparrukoak bakarrik, beste eremu administratibo batzuetakoak ere bai; osasun eremukoak, besteak beste.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak, 58.1.b) artikuluan, Nafarroari esleitzen dio Estatuaren lan arloko legeria betearaztea, eta haren esku uzten ditu lan harremanen gainean Estatuak zituen ahalmen, eskumen eta zerbitzu betearazleak, Estatuaren goi mailako ikuskapena galarazi gabe.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, Osasun Departamentuari esleitzen zaizkio osasun publikoari eta lan osasunari buruzko gaiak, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuari, berriz, lan harremanak sustatu eta antolatzeari buruzkoak.

Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onetsi ziren.

Gaur egun, Nafarroako Gobernuak osasun publikoa sustatu nahi du, indarrean dagoen Osasun Planaren esparruan, osasunaren prebentzioaren eta sustapenaren ikuspegitik, osasun politikaren ardatz nagusi baita, osasun sistemaren jarduketak orientatu eta arrazionalizatzeko, gizarte osasuna indartzeko eta osasuna politika guztietan sostengatzeko. Ondorio horietarako, duten garrantzia eman nahi zaie osasunaren sustapenari eta prebentzioari, eta horretarako Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzua bi zerbitzutan bereizi da: Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzua eta Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzua.

Lan osasunaren arloko lantaldeen arteko osagarritasuna handitzeko, Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzua eta Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzua zerbitzu bakarrean bateratu dira: Lan Osasunaren Zerbitzua.

Horrez gain, Gobernu Kontseiluaren osaera aldatu da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoaren osaerarekin parekatzeko, Osasun Departamentuko beste erakunde autonomoa baita.

Partaidetza organo berri bat eratu da, Batzorde Teknikoa, gardentasunaren eta profesionalen partaidetzaren esparru orokorrean.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 14an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren aldaketa. Haren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onetsi ziren.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren eranskina aldatzen da, erakunde autonomoari estatutu berriak emateko.

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak.

  1. Foru dekretu honetan izena aldatu ez zaien burutzen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.

  2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

    1. Eritasun Kutsakorrak Kontrolatzeko Ataleko buruarena, hemendik aurrera Zaintza Epidemiologikoaren eta Ikerketaren Ataleko burua izanen dena.

    2. Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ezintasunen Ataleko buruarena, hemendik aurrera Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Ataleko burua izanen dena.

    3. Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Ataleko buruarena, hemendik aurrera Laneko Medikuntza eta Lan Epidemiologiaren Ataleko burua izanen dena.

    4. Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Kudeaketa Ekonomikoaren Atala izanen dena.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Ondasunak eta zerbitzuak kontratatzea informazio-sistemen eta informatika-zerbitzu eta -aplikazioen arloan.

    Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen esparruan, informazio-sistemen eta informatika-zerbitzu eta -aplikazioen arloan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak erosiko ditu ondasunak eta zerbitzuak bere kontu-sailen kargura.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Osasun izaera.

    Atal hauen osasun izaera mantentzen da: Esku-hartze Epidemiologikoaren eta Txertoen Atala, Zaintza Epidemiologikoaren eta Ikerketaren Atala, Detekzio Goiztiarraren Atala, Gizarte Osasunaren arloko Ikerketen Behatokiaren Atala eta Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala.

    Lehen xedapen iragankorra.–Ordainsariak.

  3. 2015eko ekitaldirako, Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen 7.2.a) artikuluan ezarritakoak izanen dira Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko buruaren ordainsariak eta Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko buruarenak.

  4. 2015eko ekitaldirako, Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen 7.2.b) edo d) artikuluan ezarritakoak izanen dira gainerako zerbitzuburuen ordainsariak.

    Bigarren xedapen iragankorra.–Diagnostiko medikorako X izpien instalazioen erregistroaren eginkizunak eta Diagnostiko medikorako X izpien instalazioak saldu eta laguntza teknikoa ematen duten enpresen erregistroarenak.

    Behin-behinean, gaur egungo eskumenen banaketa aldatzen ez den bitartean, Ingurumen Osasunaren Atalak jarraituko du Diagnostiko medikorako X izpien instalazioen erregistroa kudeatzen, bai eta Diagnostiko medikorako X izpien instalazioak saldu eta laguntza teknikoa ematen duten enpresen erregistroa ere. Diagnostiko medikorako X izpien aparatuen instalazioari eta erabilerari buruzko Erregelamenduan (uztailaren 3ko 1085/2009 Errege Dekretuaren bidez onetsia) arautzen dira bi erregistro horiek.

    Hirugarren xedapen iragankorra.–Txandaketa Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gobernu Kontseiluan.

    Gobernu Kontseiluaren osaeran aurreikusita dagoen txandaketaren ondorioetarako, urtearen zenbaketaren hasieratzat hartuko da Gobernu Kontseiluaren lehenbiziko bileraren eguna, foru dekretu honek indarra hartu ondoren.

    Laugarren xedapen iragankorra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako enplegatugaien osasun azterketa.

    Lan Osasunaren Zerbitzuko Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako enplegatugaien osasun azterketen gaineko ardura izanen du 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera. Azterketak foru dekretu honetan daude aurreikusita. Langileak hautatzeko prozeduretan aipatu egunean egiteke dauden osasun azterketak eginen ditu, prozedurak foru dekretu honek indarra hartu aurretik zein ondoren onetsi. Bitartean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prebentzio zerbitzuek jarraituko dute osasun azterketa horiek egiten.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzen diren arauak.

    Indarrik gabe uzten dira foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko arau guztiak, deusetan galarazi gabe bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa.

    Azken xedapenetan lehena.–Garapena eta gauzatzea.

    Osasun Departamentuko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.–Egokitzeko ahalmenak.

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari eta Osasuneko kontseilariari ahalmena ematen zaie foru dekretu hau betetzeko behar diren aldaketak egin ditzaten plantilla organikoetan eta aurrekontuetan.

    Azken xedapenetan hirugarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2015eko urriaren 14an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo. Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

    ERANSKINA. NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

    1. TITULUA

    Izaera, eskumenak eta eginkizunak

  5. artikulua. Izaera.

    Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomo bat da, bere helburuak betetzeko nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa dituena.

  6. artikulua. Atxikipena.

  7. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Osasun Departamentuak osasun arloko plangintzaz eta politikaz ematen dituzten jarraibideen menpe dago.

  8. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxikitzen zaio.

  9. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren funtzionamenduari dagokionez, eginkizun hauek dagozkio Osasun Departamentuari:

    1. Goi mailako zuzendaritza, kontrola, ebaluazioa, ikuskapena eta babesa.

    2. Departamentuko kontseilariaren bidez, egitura organikoan zer aldaketa egiteko eskumena duen, haiek proposatzea Nafarroako Gobernuari, bai eta estatutuen aldaketak ere.

    3. Departamentuko kontseilariak atalak baino maila apalagoko unitate organikoak sortu, aldatu eta kentzea, beharrezkoak badira egituraren eginkizunak hobeki garatzeko. Zuzendaritza-kudeatzailetzak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposatuko dute, antolaketaren eta funtzio publikoaren arloetako departamentu eskudunek txostena egin ondoren.

  10. Orobat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoak lan arriskuen prebentzioaren eginkizuna beteko du, Nafarroako Gobernuan lan arloko eskumena duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR