241/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 12koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko arauak onesten dira, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan, eta laguntzen deialdia onesten da 2017. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Desagerrarazte programen mende dauden gaixotasunak egotearen ondorioz, askotan aziendaren mugimendua murriztu eta animaliak hil behar dira. Programa horien aplikazioak ustiategiko abereak hiltzea ekar dezake, eta horrek galerak eragiten ditu abere berriak sartu arte. Horren ondorioz, galera ekonomiko handia sorrarazten du abeltzaintzako ustiategian.

Halaber, ustiategian abereak mugitzeko debekua ekar dezake. Hori traba da herri-larreak aprobetxatzeko, hots, hazkuntza estentsiboko ustiategi askoren produkzio oinarria direnak, eta zezenketetarako behi-azienda duten ustiategietan debeku horrek heriotzarik gabeko herri jaietara joateko ezintasuna dakar, gure Foru Komunitatean hori mota horretako ustiategien baliabide ekonomikoen iturri nagusia dela.

Indarreko araudiak kalte-ordain batzuk ditu ezarrita, animalia horiek hiltzeak dakarren galera ekonomikoa arintzeko. Dena dela, kalte-ordain horiek ez dituzte kontuan hartzen ezarritako murrizketen ondorioz ekoizleek izaten dituzten urritze ekonomikoak, alegia, batzuetan ustiategiko diru-sarreren ehuneko handi bat galtzea ekartzen ahal dutenak.

Horregatik, ezinbestekoa da jabeari sortutako kalteengatik ordaina emateko bideak ezartzea, osasun egoeraren erantzuleak ez diren kasuetarako, neurri horien bidez kaltea jasan duen ustiategiaren jarraipena arriskuan jartzea eragotzita. Azken batean, laguntza horien bidez eragotzi nahi da jarduera arrazoi horiengatik uztea.

Deialdi honetako laguntzak Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoaren araberakoak dira; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. 26. artikuluak 9. idatz-zatian abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak jasotzen ditu, eta horien ordainak bai hildako animalien merkatuko balioa bai berrogeialdiko betebeharrek diru-sarreretan eragindako galera hartzen ditu barnean.

Arau hau onetsi aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak adierazi zuen Espainiako agintariek (Nafarroako Foru Komunitateak) igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen, SA.48295 laguntza zenbakiarekin.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Arauen onespena.

  2. Abeltzaintzako ustiategiei abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko arauak onesten dira, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan agertu bezala.

  3. Laguntzetarako araubide honek onesten denetik 2020ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

  4. artikulua. Gardentasuna aitortzeko betebeharra.

    Onuradunek gardentasuna aitortzeko betebeharrari buruzko eredua onesten da, eta foru agindu honen III. eranskinean jaso da.

    Lehen xedapen gehigarria.–2017ko laguntzen deialdia.

  5. Abeltzaintzako ustiategiei abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko eman beharreko 2017ko laguntzen deialdia onesten da, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan.

  6. Hilabeteko epea dago 2017an laguntza eskaerak aurkezteko, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontuko kredituak.

    70.000 euroko gastua baimenduko da, foru agindu honetatik 2017ko deialdirako sortutako gastu konpromisoetarako, 2017ko Gastuen Aurrekontuko “(E) Kalte-ordaina abereak epizootien ondorioz hil behar izateagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondoriozko irabazi lortugabeagatik” 710004-71320-7700-412200 aurrekontuko partidaren kargura.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Errekurtsoak.

    Deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Diru-laguntzen deialdiaren erregistroa.

    Arauok eta diru-laguntzen deialdia Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean inskribatzeko agintzen da.

    Bosgarren xedapen gehigarria.–Baldintzakotasuna.

    Foru agindu honetan arautzen diren laguntzak emateko, salbuespen eskaera argitaratu beharko da Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9.1 artikuluarekin bat.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2017ko uztailaren 12an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    1. ERANSKINA

    Oinarri arauemaileak, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan abeltzaintzako ustiategiei abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko diru-laguntzak emateko

  7. artikulua. Xedea eta diru-laguntzen xede izan daitezkeen egoerak.

  8. Foru agindu honen xedea da abeltzaintzako ustiategien galera ekonomikoak ordaintzeko laguntzak arautuko dituzten arauak ezartzea, abenduaren 20ko 2611/1996 Errege Dekretuan ezarritako planetan ageri diren gaixotasunak desagerrarazteko nahitaezko osasun arloko neurriak aplikatzen direnean jarduera utz ez dadin. Dekretu horrek gaixotasunak desagerrarazteko programa nazionalak arautzen ditu.

  9. Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluan jasotako aplikazio eremuan, salbuespen baldintzetan eta laguntza kategorietan kokatzen da laguntza araubide hau, eta onesten denetik 2020ko abenduaren 31ra arte izanen du indarra; erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

  10. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntzaren testua argitaratuko du, Estatuaren laguntzei buruz duen webgunean, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9.1. artikuluan ezarritakoarekin bat.

  11. Abereen gaixotasunek eragindako kalteengatik abeltzaintzako ustiategiek diru-sarreretan izaten dituzten galeren ondoriozkoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR