240/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Horren bidez, abeltzaintza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzen arauak erregulatzen dira eta 2020rako deialdia onesten da. DDBN identifikazioa: 492174.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 240/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Horren bidez, abeltzaintza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzen arauak erregulatzen dira eta 2020rako deialdia onesten da. DDBN identifikazioa: 492174. Lehen sektoreko bizi- eta lan-baldintzak gainerako sektorekoekin parekatzeko, eta nekazaritzako jarduerak gainerako jarduerek dauzkaten lan-baldintza berberak izan ditzala bermatzeko, Nafarroako Foru Komunitateak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan titularrak ordezkatzeko zerbitzuak sortzeko laguntzak ezartzen ditu.

Eman beharreko laguntzen xedea dira oporrak, gaixotasuna edo istripua eta amatasuna edo aitatasuna izanez gero ordezkapen-zerbitzuak ezartzea, pertsonen lan-baldintzak eta bizi- kalitatea hobetzeko. Ordezkapen-zerbitzua soilik emanen da ustiategietako langileak bertako ohiko zereginetan lanean ez daudenean. Ustiategian lanak metatzea edo/eta lan osagarrietan laguntzea ez dira laguntza honen xede izanen.

Ordezkapen-zerbitzuetarako, kontuan hartuko dira gehieneko tamaina eta lan-zama justifikatzen duen gutxieneko ganadu-errolda duten ustiategiak, ulertzen baita ustiategi horiek nahikoa langile dutela lana antolatzeko. Ordezkapen-zerbitzu horietatik kanpo geratzen dira hegaztien eta txerrien abeltzaintza intentsiboko ustiategiak eta gizendegiak, ustiategiaren maneiuan saneamendu-hutsaldiko egunak dituztelako, ustiategiaren titularrari bere lana antolatzea ahalbidetzen diotenak.

Nekazaritza-ustiategietarako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 23. artikuluan xedatutakoaren araberakoak dira; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Arau hau onetsi aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak adierazi zuen Espainiako agintariek (Nafarroako Foru Komunitateak) igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen, SA. 54751 (XA/2019) laguntza zenbakiarekin.

Bestalde, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Horrenbestez, bidezkoa da laguntza hauen oinarri arautzaileak ezartzea eta 2020rako deialdia onestea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Arauen onespena.

1. Nekazaritza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak erregulatzen dituzten arauak onesten dira, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan.

2. Laguntzetarako araubide honek 2019ko abenduaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte iraunen du.

2. artikulua. Gardentasuna aitortzeko betebeharra.

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenerako eredua onestea, helbide honetan eskuratu daitekeena:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf .

Lehen xedapen gehigarria.–2020ko laguntzen deialdia eta eskaerak aurkezteko epea.

1. Nekazaritza-ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzen 2020ko deialdia onesten da.

2. Bi hilabeteko epea egonen da 2020an laguntza-eskaerak aurkezteko, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontuko kredituak.

Foru agindu honetatik heldu diren gastu-konpromisoak betetzeko, 75.000 euroko gastua baimentzen da, 2019ko gastu-aurrekontuetako “Abeltzaintzako ustiategietako ordezkapen-zerbitzuetarako laguntzak” izeneko 710004-71310-4700-412212 partidaren kargura edo 2020ko aurrekontuetan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura; horretarako baldintza izanen da, betiere, kreditu egokia eta behar adinakoa egotea.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Laugarren xedapen gehigarria.–Dirulaguntzen deialdiaren erregistroa.

Arau erregulatzaile hauek eta dirulaguntzen deialdia Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistra daitezen agintzen da.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Baldintzakotasuna.

Foru agindu honetan arautzen diren laguntzak emateko, salbuespen-eskaera argitaratu beharko da Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 9.1 artikuluarekin bat.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abenduaren 31n.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

  1. ERANSKINA

    Nekazaritza-ustiategietan ordezkapen-zerbitzuak edukitzeagatik ustiategiei dirulaguntzak emateko arau erregulatzaileak

    1. artikulua. Xedea eta helburua.

    1. Foru-agindu honen xedea da nekazaritzako ekoizpen primarioan diharduten enpresa txiki eta ertainetako langileak ordezkatzeko zerbitzuak ematen dituzten ekoizle-talde eta -erakundeei, kooperatibei, abere-hazleen elkarteei eta osasun-defentsako taldeei laguntzak emateko arauak ezartzea; halakoek zerbitzu horiek eman dituzte abeltzaintza-ustiategietako titularra gaixotasunagatik, oporrengatik, amatasuneko baimenagatik eta aitatasuneko baimenagatik lanean ez dagoen bitartean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR