24/2020 FORU DEKRETUA, martxoaren 18koa, urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

78. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 24/2020 FORU DEKRETUA, martxoaren 18koa, urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen. Era berean, abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak proposatu du Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egituran aldaketa bat egitea; Ondare Zerbitzuan, hain zuzen.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko martxoaren hemezortzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua.

Aldatzen da urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat. 20. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“20. artikulua. Ondare Zerbitzuaren egitura.

Ondare Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

  1. Ondarearen Kudeaketa Juridikoa.

  2. Ondarearen Kudeaketa Teknikoa.

  3. Kontratazioa eta Aseguruak.

  4. Sozietate Publikoak, Abalak eta Afera Ekonomikoak”.

    Bi. 21. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

    “21. artikulua. Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

    Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalak, Ondare Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

  5. Ondasunak eskuratzea, errentan hartzea, besterentzea eta kargatzea, bai eta haien afektazioa, desafektazioa, atxikipena, desatxikipena eta destino aldaketa, Nafarroako Ondarea arautzen duen Foru Legean ezartzen den moduan.

  6. Foru Komunitateko jabari pribatuko ondasun eta eskubideen kudeaketa eta administrazioa, haien erabilera edo ustiapena ez bazaie esleitu beste organo edo pertsona batzuei, bai eta eskubide eta ondasun horien erabilera edo ustiapena lagatzeko proposamena ere.

  7. Foru Komunitateko Ondarearen partetzat hartzen diren ondasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR