24/2015 FORU DEKRETUA, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatu du.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6. bis artikulu berriaren arabera, Gobernuari dagokio, besteak beste, oinarrizko curriculuma diseinatzea, irakaskuntzako helburu, gaitasun, eduki, ebaluazio irizpide eta ebaluatu beharreko ikaskuntzako estandar eta emaitzen aldetik, lege organiko honek aipatzen dituen titulazioek Estatu osoan ofizialtasuna eta balioa izanen dutela ziurtatzeko.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko curriculuma abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren bidez onartu da. Nabarmentzekoa da hezkuntzaren erreforma honetan curriculumak antolaketa berria duela, irakasgaiak multzoka banatuta daudelarik: enborrekoak, espezifikoak eta autonomia erkidegoen konfigurazio askekoak.

Enborreko irakasgaien multzoan bermatzen dira prestakuntza sendoa eskuratzea eta ondoko etapetan ikasketei etekina ateratzen jarraitzea ahalbidetzen duten ezagutzak eta gaitasunak, ikasle guztiendako komunak izan behar duten eta, edozein kasutan, etapa bukaerako proban ebaluatu beharko diren irakasgaietan.

Irakasgai espezifikoen multzoak autonomia handiagoa uzten du irakasgaien ordutegiak eta edukiak finkatzerakoan eta, orobat, irakasgaien eskaintza zehazteko.

Azkenik, autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaien multzoak autonomia maila handiena du eta bertan, hezkuntza administrazioek eta, bere kasuan, ikastetxeek berek diseinatutako irakasgaiak eskain ditzakete, hala nola, enborreko irakasgaien edo irakasgai espezifikoen zabalkuntzak.

Irakasgaien oinarrizko curriculuma eduki multzoetan, ebaluazio irizpideetan eta ebaluatu beharreko ikaskuntzako estandarretan antolatu da eta horiek erreferentzia gisa hartuko dira curriculumaren zehaztapenaren plangintzarako eta irakaskuntzaren programaziorako, etapari dagozkion helburuak eta gaitasunak erdiesteko xedearekin.

Zazpi gaitasun zehaztu dira, 2006ko abenduaren 18an Europako Parlamentuak eta Kontseiluak etengabeko prestakuntzarako gaitasun giltzarriei buruz emandako 2006/962/EC Gomendioa aintzat harturik.

Gaitasunak ekintza eraginkor bat lortzeko batera mobilizatzen diren abilezia praktikoen, ezagutzen, motibazioen, balio etikoen, jarreren, emozioen eta beste zenbait osagai sozialen eta portaerarekin loturiko osagaien konbinazioa dira. Beraz, praktikako ezagutza bezala ulertzen dira, alegia, jardun sozialetan parte-hartze aktiboa izanez eskuratutako ezagutza gisa. Jardun sozial horiek, halakoak izanik, hezkuntza formalaren testuinguruan, curriculumaren bitartez, zein hezkuntza ez-formaleko eta informaleko testuinguruan gara daitezke.

Gaitasunak, hartara, askotariko testuinguru akademiko, sozial eta profesionaletan aplikatzen den “egiten jakitea” bezala kontzeptualizatzen dira. Testuinguru desberdinetara transferitu ahal daitezen, ezinbestekoa da gaitasunetan dagoen ezagutza ulertzea, eta ezagutza hori gaitasunak osatzen dituzten abilezia praktikoekin edo trebetasunekin lotzea.

Etapa honetan, aniztasunari erantzuteko antolaketa neurrien artean ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak daude. Bigarren eta hirugarren ikasmailetan gara daitezke, berariazko metodologiarekin, edukien antolaketaren, jarduera praktikoen eta, kasua bada, oro har ezarritakoak ez bezalako irakasgaien bitartez, ikasleek laugarren ikasmaila bide arruntetik egin dezaten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua eskura dezaten.

Hezkuntzako araudi berriaren beste berritasun bat da gaitasun jakin batzuen eskuratze mailaren gaineko banakako ebaluazioa eginen zaiela ikasleei etapa bukaeran. Banakako ebaluazio hori gainditzea nahitaezkoa izanen da titulua eskuratzeko.

1105/2014 Errege Dekretuko 3. artikuluan xedatutakoaren ondorioz eta kontuan hartuz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 47. artikulua eta abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, irakaskuntza ez-unibertsitarioaren arloko eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onetsi zuena, Nafarroako Gobernuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum hau garatu du bere eskumenen esparruko lurralderako. Horretarako garatu duen foru dekretu honek kontuan hartzen ditu gizartearen eskari berriak eta curriculumaren osagaietan txertatutako gaitasunen bidezko ikaskuntza indartzen du, irakaslana eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua berritu daitezen bultzatzeko.

Curriculuma aldatzeko prozesu hau erdiesteko funtsezkoa da irakaslearen rola. Diziplinarteko ikuspegi batetik eta metodologia didaktikoko autonomia handiago batetik abiatuta, gai izan behar du arazoak ebaztea, irakasgai desberdinetan ikasitako ezagutzak aplikatzea eta ikasleen jarduna sustatzea ahalbidetuko duten ikaskuntza egoerak edo atazak diseinatzeko.

LOEn sarturiko aldaketak aukera bat izan daitezke etapa honen diagnostikoa egiteko, zeinaren bidez alde indartsuak zein alde ahulak azaleratuko diren. Curriculum berria ezartzeko, oinarri gisa, indarrak mantenduko dira eta aurkitutako ahuleziak konpontzeko neurriei ekin beharko zaie. Diagnostiko honetatik abiatuta posible izanen da ikasle guztiak arrakastara eramanen dituzten hobekuntza ildoak ezartzea.

Arretaren fokua ikasle bakoitzarengan jarri behar da, edozein direla ere haren gizarte jatorria, ingurua, zailtasunak, etab. Hark arrakasta erdiestea izan beharko da edozein hezkuntza plangintzaren jomuga nagusia, bai Hezkuntza Departamentuarena bai ikastetxeena, irakasleena eta familiena, horien inplikazioa ezinbestekoa delarik prozesu honetan.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuarendako eta ikastetxeetarako erronka eta helburua izan behar da ikasle guztiek prestakuntza maila egokiekin bukatzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, ikaskuntza instrumentalei (hizkuntza, matematika, lan azturak) dagokienez zein kultura orokorrari dagokionez.

Hori horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluak aurrez irizpena eman duelarik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko apirilaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio esparrua.

    Foru dekretu honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzen du, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, ikastetxe pribatuetan eta ikastetxe pribatu itunduetan erabiliko da.

  2. artikulua. Printzipio orokorrak eta pedagogikoak.

  3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza nahitaezkoa eta doakoa da eta, Lehen Hezkuntzarekin batera, oinarrizko hezkuntza osatzen du. Lau ikasmaila ditu eta, modu erregularrean, hamabitik hamasei urte bitartean irakasten da. Hori hala izanik ere, ikaslearen eskubidea da, oro har, araubide arruntean segitzea ikasturtea bukatzen den urtean hemezortzi urte bete arte.

  4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapak bi ziklo ditu: lehena hiru ikasmailakoa eta bigarrena ikasmaila bakarrekoa. Etapa ikasleen hezkuntza komunaren eta aniztasunari erantzutearen printzipioen arabera antolatzen da. Bigarren zikloa edo laugarren ikasmaila funtsean propedeutikoa izanen da.

  5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan arreta berezia eginen zaio ikasleen hezkuntza eta lanbide orientazioari.

  6. Aniztasunari erantzuteko neurriak bideraturik daude ikasleen hezkuntza premia zehatzei erantzutera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak lortzera eta behar diren gaitasunak eskuratzera eta ez dute inola ere diskriminaziorik sortuko, helburu eta gaitasun horiek eta behar den titulazioa eskuratzeari dagokionez.

  7. Aniztasunari erantzuteko neurrien artean honako hauek daude: curriculumari egindako egokitzapenak, irakasgaiak esparruetan txertatzea, taldekatze malguak, ikastalde arruntean sostengua jasotzea, ikastaldeen banaketa, irakasgai espezifikoen eskaintza, ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak eta hezkuntza sostenguko berariazko premiak dituzten ikasleendako bestelako programak.

  8. Irakaskuntzak irakasgaitan egituratzen dira eta horiek, aldi berean, enborrekoak, espezifikoak eta autonomia erkidegoen konfigurazio askekoak dira.

  9. Ikastetxeek autonomia izanen dute ikastaldeak eta irakasgaiak modu malguan antolatzeko eta beren ikasleei egokitutako aniztasunari erantzuteko neurriak ezartzeko, Hezkuntza Departamentuak xedatutakoa kontuan hartuz.

  10. Ikastetxeek metodologiak erabakiko dituzte eta horietan kontuan hartuko dira ikasleen ikasteko erritmo desberdinak eta norberaren ezaugarriak eta/edo ikasteko estiloak, ikasle guztiek beren gaitasunen garapen-maila gorena lor dezaten. Era berean, metodologia horiek nork bere kasa ikasteko gaitasuna eta taldean lan egitea bultzatu beharko dituzte.

  11. Etapa honetan arreta berezia jarriko zaio gaitasunak eskuratu eta garatzeari eta, orobat, ahozko eta idatzizko adierazpen zuzena eta matematikaren erabilera bultzatuko dira.

  12. Tutoretza eta hezkuntza orientazioa, orientazio psikopedagogikoa eta lanbide orientazioa ezinbestekoak dira etapa honetan. Irakasle tutoreek irakasle taldearen hezkuntzako esku-hartzea koordinatuko dute eta harreman iraunkorra izanen dute familiarekin, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 4.1. artikuluko d) eta g) letretan onartutako eskubideez baliatzea errazteko.

  13. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan lehentasuna emanen zaie ahozko adierazpenari eta ulermenari eta gaztelania edo euskara haien ikaskuntza prozesuan laguntzeko baino ez dira erabiliko.

  14. Ikasleak Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ikasmailara errazago igaro daitezen, ikastetxeek lehen ikasmailako irakasgaiak ezagutza esparrutan multzokatu ditzakete, Hezkuntza Departamentuak xedatutakoaren arabera.

  15. artikulua. Xedeak.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak hauexek dira: ikasleek kulturaren oinarrizko elementuak bereganatzea, bereziki haren alderdi humanistiko, artistiko, zientifiko eta teknologikoan; ikasleengan ikasteko eta lan egiteko azturak garatu eta sendotzea; goragoko ikasketetan eta lan munduan sartzeko prestakuntza ematea; eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR