24/2014 FORU LEGEA, abenduaren 2koa, Nafarroan kanabis-erabiltzaileen kolektiboak arautzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAN KANABIS-ERABILTZAILEEN KOLEKTIBOAK ARAUTZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honen xedea da Nafarroako kanabis-erabiltzaileen kolektiboak edo kanabis-kontsumitzaileen klubak egungo legedian txertatzea eta, hartara, segurtasun juridikoa ematea kolektibo horiek osatzen dituzten pertsonei eta gizarteari oro har, modu horretan osasun publikoaren babesa hobetuko baita.

Nafarroan cannabis sativa da gaur egun gehien kontsumitutako substantzietako bat, bai bere izaera ludikoan, bai gaitz jakin batzuetarako dauzkan eragin aringarriengatik.

Cannabis sativa Nazio Batuen Estupefazienteei buruzko Konbentzio Bakarraren I. zerrendan sartuta dago, nazioarteko fiskalizazioaren menpe, eta osasunari kalte larririk egiten ez dion substantziatzat hartuta dago.

Substantzia hori edukitzeak zigor- eta administrazio-ondorioak ditu gaur egungo legedian, eta osasun kolektiboa da babestutako ondasun juridikoa.

Halatan, Zigor Kodearen 368. artikuluaren arabera, droga toxikoak, estupefazienteak edo gai psikotropikoak landatu, prestatu edo trafikagai hartzen dituztenek, edo beste modu batera horien kontsumo ilegala sustatu, faboratu edo errazten dutenek, edo aurreko helburuak lortzeko eurok edukitzen dituztenek droga-trafikoko delitua egiten dute, arrisku abstraktuko delitu moduan.

Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25. artikuluak xedatzen duenez, administrazio-zuzenbidearen arloan arau-hauste larria da, non eta ez dagoen arau-hauste penalik, droga toxikoak, estupefazienteak nahiz substantzia psikotropikoak leku, bide, establezimendu edo garraio publikoetan kontsumitzea edo modu ez-zilegian edukitzea –nahiz eta trafikatzeko asmorik izan ez–, bai eta aipatutako lekuetan horiek kontsumitzeko erabilitako gailuak edo tresnak abandonatzea ere.

Jurisprudentziaren arabera –aipatutako arauak nahiz errealitate soziala aintzat hartuta–, substantzia horien kontsumoa ez da sartzen 368. artikuluan jasotako tipo penalean, baldin eta modu pertsonalean eta osasun kolektiborako arriskurik gabe egiten bada. Halaber, ez da administrazio arau-haustea izanen baldin eta kontsumo edo edukitze hori ez bada leku publikoetan egiten.

Hortaz, kanabisaren kontsumoa ez da arau-hauste penal edo administratiboa izanen, baldin eta arauak ezarritako eta jurisprudentziak interpretatutako mugak betetzen baditu. Muga horien artean onartzen dira bai kontsumo konpartitua, bai norberaren kontsumorako hornikuntza.

Lege-araubide horretan, kanabis-kontsumitzaileek segurtasun juridikoa emanen dien esparru bat bilatu ohi dute; bai kontsumoari dagokionez, bai beren autohornikuntzari dagokionez. Arlo horretako elkarteen hausnarketaren ondorioz eta landare horren laborantza eta kontsumoa arautzeari dagokionez nazioartean ireki den aukeraren ondorioz, kanabis-kontsumitzaileen klubak deiturikoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR