237/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2015eko lan egutegia onesten da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 311/2014 Ebazpenaren bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2015eko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

Foru agindu honetan arautzen dira, orobat, lanaldia betetzearekin lotura zuzena duten beste gai batzuk, esaterako lanaldiko atsedenaldia, prestakuntzarako ikastaroetara joatea eta norberaren arrazoiengatik lanera ez bertaratzea eta lantokitik ateratzea.

Foru agindu honen edukia Mahai Orokorrean negoziatu da erakunde sindikalekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h artikuluarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Aste barreneko jaiegunak zehaztea.

  2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek aste barreneko jaiegun hauek izanen dituzte 2015ean:

    Urtarrilaren 1a: Urteberri.

    Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

    Martxoaren 19a: San Jose.

    Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

    Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

    Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

    Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

    Uztailaren 7a: Sanferminak. Jai izanen dute Iruñean lan egiten dutenek.

    Uztailaren 25a: Santiago Eguna.

    Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

    Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

    Azaroaren 30a: San Saturnino egunaren ondoko eguna. Jaieguna Iruñean lan egiten dutenendako.

    Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

    Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

    Abenduaren 25a: Eguberria.

  3. Zerbitzuak Iruñetik kanpo ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat, jaieguna izanen da Nafarroako herrietako 2015eko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko zaindariaren besta eguna eta herriko zaindariaren bestetako beste egun bat, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan aritzen diren langile guztientzat oro har ezartzen duenaren arabera.

  4. Aurreko atalean xedatutakoaz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR