236E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizioko Laguntza Zerbitzuko buru den Luis Forga Llenas jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 17ko 512E/2017 Foru Aginduaren bidez, Luis Forga Llenas jauna Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizioko Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Luis Forga Llena jauna 2017ko uztailaren 17an jabetu zen postu horretaz.

Osasuneko kontseilariak uztailaren 6an emandako 264E/2018 Foru Aginduaren bidez, aipatutako izendapena luzatu zen, urtebeterako, 2018ko uztailaren 17tik aurrera.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du haren izendapena berriz luzatzeko urtebeterako, 2019ko uztailaren 17tik aurrera, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Luis Forga Llenas jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizioko Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Luis Forga Llenas jaunaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR