236/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXVI-Ega 6 (Andosilla) sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketen Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearekin bat, irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen “Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzea” proiektuko eremu ureztagarria Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketen Planeko jarduketen zerrendan sartzea eta egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran erabaki zuen jarduketak hastea Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko proiektuaren barruko interes orokorreko azpiegiturak “INTIA, S.A.” sozietate publikoak eraiki eta ustiatzeko.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak ezartzen du lurzati berrantolamendua funtsezko elementua dela azpiegituren arloan, eta lurzati berrantolamendua garatzen duen prozedura ingurumen arloko tramiteekin koordinatu behar dela juridikoki, eta aldi berean tramitatu, baita ureztalur bihurtzeko, ureztalurrak modernizatzeko eta bide eta saneamendu sareak egiteko obrekin ere.

Lege horren 6.1 eta 6.2 artikuluekin bat, nekazaritzako azpiegituretako jarduketak foru agindu bidez hasiko dira, eta ofizioz ere hasten ahalko dira, 13.3.2.c) artikuluan jasotakoa gertatzen denean, hots: 7/1999 Foru Legean eta hura garatzen duten xedapenetan aurreikusita dauden onura publikoko eta interes orokorreko jarduketa eta lanak egin behar direnean.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak proposatu du Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXVI-Ega 6 sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea; lehorreko lurren zona bat da, Andosillako udal mugapean, 1.578 hektarea inguru dituena.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXVI-Arga 6 (Andosilla) sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea lurzati berrantolamenduaren berezko tresnen bidez.

  2. Hasiera batean, Andosillako udal mugapeko lehorreko lurren 1.578 hektarea inguruko eremu bat ezartzea jarduketaren xede. Honatx mugak:

    Iparraldean: Faltzesko udal mugartea.

    Hegoaldean: San Sebastian Ureztatzaileen Elkartearen eremu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR