235/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 23koa, Torcuato Muñoz Serrano jauna, Nafarroako Foruzaingoko burua, kargutik kentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 12ko 107/2015 Foru Dekretuaren bidez, Torcuato Muñoz Serrano jauna Foruzaingoko buru izendatu zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 2484/2014 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko komisario izateko 10 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen; Torcuato Muñoz Serrano jaunak parte hartu du hautapen prozesu horretan. Aipatu deialdiaren 9.2 oinarriak ezartzen du ezen, Nafarroako Segurtasun Eskolan Foruzaingoko komisario izateko ematen den ikastaroa egitearren, izangaiak zerbitzu berezietan deklaratu beharko direla, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateratua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta ikastaroa hasten den egunetik izanen duela eragina.

Egoera horretan deklaratua izan aurretik eta prestakuntza ikastaroa egiten ari delarik, bidezko da Torcuato Muñoz Serrano jauna Nafarroako Foruzaingoko buru izatetik kentzea, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera; horri jarraituz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foruzaingoko burua izendatzea eta kargutik kentzea, kontseilari eskudunak proposatuta. Jarduketa horiek, aipatu foru legearen 26.1...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR