233E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Toraxeko Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru den Juan José Guelbenzu Zazpe jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 5eko 510E/2017 Foru Aginduaren bidez, Juan José Guelbenzu Zazpe jauna Nafarroako Ospitaleguneko Toraxeko Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Juan José Guelbenzu Zazpe jauna 2017ko uztailaren 17an jabetu zen postu horretaz.

Osasuneko kontseilariak uztailaren 6an emandako 266E/2018 Foru Aginduaren bidez, aipatutako izendapena luzatu zen, urtebeterako, 2018ko uztailaren 17tik aurrera.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskatu du haren izendapena berriz luzatzeko urtebeterako, 2019ko uztailaren 17tik aurrera, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Juan José Guelbenzu Zazpe jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Toraxeko Kirurgiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Juan José Guelbenzu Zazpe...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR