233/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena eta 2013., 2014. eta 2015. urteetarako lan publikoaren eskaintza handitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Suhiltzaileen zerbitzuetako langile operatiboen plantilla mantendu beharrak, suhiltzaileen aldi baterako kontrataziorik eza kontuan hartuta, behartzen du 2013., 2014. eta 2015. urteetarako lan publikoaren eskaintza partziala handitzera.

Aurrekoaren ondorioz, 2015eko abuztuaren 28ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen suhiltzaileen lanpostuak betetzeko deialdia handitzea, guztira funtzionarioen araubideko hogeita hamar lanpostu eskainiz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 9ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Suhiltzaileen zenbait lanpostu sortu eta lan publikoaren eskaintzan sartzea, Barne Zuzendaritza Nagusian aritzeko.

  2. Barne Zuzendaritza Nagusian hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, sortzen dira, C mailakoak, 9868, 9869, 9870, 9871, 9872, 9873, 9874, 9875, 9876, 9877, 9878 eta 9879 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

  3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013., 2014. eta 2015. urteetarako lan publikoaren eskaintzan suhiltzaileen hogei lanpostu huts sartzen dira, hots, aurreko atalean sortutako hamabiez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR