231/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2017ko eskaintza onetsi zen. Bertan, besteak beste, eskolazain lanpostu huts batzuk onetsi ziren, funtzionario araubidekoak eta D mailakoak.

Kontuan izanik zer xedatu den abuztuaren 30eko 215/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1 artikuluan (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan (foru dekretu haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), bidezkoa da horiek lekualdatze lehiaketa bidez bete daitezela onestea.

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuak ezartzen duenez, lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez beteko dira.

Aipatu araudiari jarraituz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak (D mailakoak) lekualdatze lehiaketa bidez bete daitezela onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak (D mailakoak) lekualdatze lehiaketa bidez bete daitezela onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  3. Ebazpen hau eta deialdia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari, eta izendatutako epaimahaikideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2018ko urtarrilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

    ESKOLAZAIN LANPOSTUAK LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA. OINARRIAK

  4. –Xedea.

    1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak (D mailakoak) betetzea lekualdatze lehiaketa bidez.

    1.2. Lekualdatze lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

    –Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

    –Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

    –Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, merezimenduen baremoei buruzkoa.

    –103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

    –Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

  5. –Lanpostu hutsak.

    2.1. Lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan, hasiera batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazainen 39 lanpostu huts sartzen dira, ebazpen honen II. eranskinean zehazten direnak.

    2.2. Deialdi honetan hasiera batean egindako lanpostu eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

    2.3. Halaber, aipatutako lanpostu horiek deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesuei loturik egoteagatik, burutza utzi duten funtzionarioei edo jardunera itzuli direnei esleituak izateagatik edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

    2.4. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako lanpostuak sartuko dira.

    2.5. Aurrekoa gorabehera, lehiatzaileek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko baldin eta “iraungitzeko” lanpostuak direlako bete behar ez badira edo antolatzeko arrazoiak direla-eta bete behar ez badira.

    2.6. Izangairen batek lehiaketa honetan lanpostua lortu eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, eskuratutako lanpostuaren izena hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Era berean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta, bidezko denean, berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

    2.7. Deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldian, deitutako lanpostuen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

  6. –Betebeharrak.

    3.1. Lekualdatze honetan parte hartu ahal izateko, betebehar hauek bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

    2. D mailan egotea.

    3. Eskolazain lanpostu baterako izendatua izatea.

    3.2. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duen lanposturen bat eskuratu nahi izanez gero:

    –B motako ibilgailuak gidatzeko baimena esleiturik duen lanpostu baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.1 puntuan ezarritako epean, edo,

    –B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

    3.3. Euskaraz jakin beharra ezarrita duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi izanez gero:

    –Euskara jakiteko betebeharra (eskuratu nahi den lanposturako adierazitako maila berean) duen lanpostu baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.1 puntuan ezarritako epean, edo,

    –Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatutako tituluen zerrenda kontuan harturik (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), lortu nahi den lanposturako eskatzen den euskara maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, edo ofizialki horren baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea, edo,

    –Izangaiak hizkuntza horretan beharrezkoa den maila ote duen erabakitzeko proba gainditzea.

    3.4. Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR