23/2019 FORU LEGEA, irailaren 24koa, Iruñean Auzialdiko 10. Familia Epaitegi berria gaitzeko kreditu-gehigarria ematekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, IRUÑEAN AUZIALDIKO 10. FAMILIA EPAITEGI BERRIA GAITZEKO KREDITU-GEHIGARRIA EMATEKOA.

ATARIKOA

Martxoan, Ministroen Kontseiluak onetsi zuen unitate judizial berriak, epaitegiak, sortzea Estatuko lurralde eremu guztian, eta Nafarroari egokitu zitzaion Auzialdiko 10. Epaitegi berria sortzea, familia aferetarako, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari egindako eskaerarekin bat etorriz.

Uztailaren 11ko Ministro Aginduaren bidez (uztailaren 16ko “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratua), epaitegiak indarrean sartzeko egutegia zehaztu zen, eta Nafarroako epaitegi berriarentzat azaroaren 30a ezarri zen datatzat.

Ikusi da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren aurrekontuko diru kopuruak ez direla aski aurre egin ahal izateko Iruñean Auzialdiko 10. Familia Epaitegi berria gaitzeko egin beharreko obren finantzaketa premiei.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren lehenengo paragrafoak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta kreditua ez bada aski, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Era berean, bigarren paragrafoan xedatzen du kreditu-gehigarria edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal dela, Parlamentuak zuzenketen ondorioz edo foru lege honen xedapenak direla-eta berariaz onetsitako kredituetatik datozenak barne.

  1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

Kreditu-gehigarri bat ematen da, 110.000 eurokoa, da aurre egin ahal izateko Iruñean Auzialdiko 10. Familia Epaitegi berria gaitzeko egin beharreko obren finantzaketa premiei.

Gehigarri hori aurrekontuko partida hauetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR