22E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Deierriko Udal Plan Orokorraren araudiaren 19. artikulua aldatzeko espedientea, María Aranzazu Culla Garrok sustatua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 22E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Deierriko Udal Plan Orokorraren araudiaren 19. artikulua aldatzeko espedientea, María Aranzazu Culla Garrok sustatua. Deierriko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Deierriko Udal Plan Orokorraren hirigintza-araudiaren 19.2 artikulua aldatzeko espedientea, María Aranzazu Culla Garrok sustatua, antolamenduz kanpoko eraikinen araubidea bat etor dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 82.3 artikuluan ezarritakoarekin.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR