228/2015 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro lagungarria ezartzen duena Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskatu du, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta jardunbidea arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren babesean, Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro lagungarri bat sortzea antolaketa administratiboko unitate administratiboan, organikoki Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzukoaren mende dagoen horretan.

Idazkari Tekniko Nagusiak, 2015eko irailaren 17an Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak egindako eskaerari erantzunez, bere eskaera justifikatzen du registr@ren kudeaketan hemendik gutxira egingo diren aldaketengatik, baita antolaketaren inguruko arrazoiengatik ere; izan ere, eskabide kopurua oso handia da eta izaera berezia dute horiek (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak). Zehazki, adierazten du 2014ko urriaren 15etik (Nafarroako Zerga Ogasunaren egiturako aurreko aldaketaren unetik) eskabidea aurkeztu arte, 1.910 dokumentu erregistratu direla. Horietako gehienak antolaketa administratiboko unitateko bereko pertsonek tramitatu dituzte, baita Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Ataleko pertsonek ere. Biak Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren barnean daude, bulegoko espazio fisiko berean.

Eraikina Ezkirotz kalean dago, eta bi sarrera ditu: bata, kale horretako 16an, non gaur egun Erregistro Orokorra baitago, eta bestea, atzealdean, 20 bis zenbakiari baitagokio; azken horretarako, hain zuzen ere, eskatzen da erregistro lagungarria. Bi horien artean lotura fisikoa dago eraikinaren barnealdetik, baina funtzionalki bereizita daude eta sarbide desberdinak dituzte. Jorratzen diren gai kopuruak eta horiei buruzko antolaketa arrazoiek eta zergadunei eman beharreko arretak justifikatzen ahal dute egindako eskaera.

Beste formula batzuk aztertuta (adibidez, dagoen Erregistro Orokorraren parte izatea edo herritarrak Ezkirotz kaleko 20ra joatea, non baitago aipatu Erregistro Orokorra), baztertu egin dira espediente kopuruagatik eta dokumentuak galduz gero izan litezkeen kudeaketa eta berehalakotasun zailtasunengatik.

Ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du herritarrek idazki eta komunikazioak aurkeztu ahal izateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR