225/2018 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako lan unitateak eta unitate bakoitzaren errenta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 3. artikuluko 8. apartatuan Nekazaritzako Lan Unitatea (NLU) definitzen du, eta nekazaritza jardueran denbora osoan aritzen den norbaitek urtebetean egiten duen lana dela dio.

Aipatu 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuak, 3. artikuluko 9. apartatuan, honela definitzen du unitate bakoitzaren lan errenta: “Nekazaritza ustiategian sortu eta lan unitate bati egozten zaion diru errendimendu ekonomikoa. Honela kalkulatuko da: ustiatze marjina garbia edo soberakin garbia eta pagatu diren lansariak batzearen ondoriozko zifra zati ustiategi horretako nekazaritzako lan unitateen kopurua”.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an eman 111/2015 Foru Aginduak arautu zuen Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa eta ezarri zituen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak; haren 7. artikuluak aipatzen du ezen urtero, azaroaren 1a baino lehen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebatziko dituela katalogazioak, eta onesten direnetik hurrengo urtekoak onetsi arte izanen direla baliozkoak.

Kontuan harturik ekoizpen sistemen, kostuen, errendimenduen eta jasotako prezioen eboluzioa, beharrezkoa da eguneratzea Nafarroako nekazaritzako lan unitateen balioak eta marjina ekonomikoen balioak, zeinek balio baitute dimentsio ekonomikoaren unitateen (DEU) balioa eta lan errentaren balioa zehazteko, nekazaritza ustiategi bakoitzari aplikatzekoak zaizkionak.

Irizpide teknikoetan oinarrituta zehaztutako modulu objektibo estandarizatuen arabera kalkulatuko da ustiategiaren marjina gordina. Irizpide tekniko horiek ondokoak izanen dituzte kontuan: dimentsioa, orientazio tekniko-ekonomikoa eta ekoizpen sistema. Modulu objektibo horiek ustiategiaren titularrak aitortutako ekoizpen elementuei aplikatuko zaizkie.

Irizpide teknikoetan oinarrituta zehaztutako modulu objektibo estandarizatuen arabera kalkulatuko da ustiategiaren marjina garbia. Irizpide tekniko horiek ondokoak izanen dituzte kontuan: dimentsioa, arlo tekniko eta ekonomikoko orientazioa eta ekoizpen sistema. Modulu objektibo horiek ustiategiaren titularrak aitortutako ekoizpen elementuei aplikatuko zaizkie.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1 artikulua. Xedea.

  1. Foru agindu honen xedea da ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean, beharrezko erreferentziak unitate bakoitzaren lan errenta kalkulatzeko, zeina jasotzen baitu uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 3. artikuluko 9. apartatuan.

  2. Horrenbestez, beharrezkoa da honako hauek modu estandarizatuan ezartzea:

    1. Marjina gordina.

    2. Marjina garbia.

    3. Nekazaritzako lan unitateak (NLU).

  3. artikulua. Definizioak.

    Foru agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira termino hauek:

    –Marjina gordina: marjina gordina izanen da ustiategiak ekoizpen jarduera guztiengatik lortzen dituen diru-sarrerak, ustiapeneko diru-laguntzak barne, ken zuzeneko kostu guztiak.

    –Marjina garbia: bi hauen arteko aldea hartuko da marjina garbitzat: batetik, ekoizpen jarduera guztietatik (ustiategietarako diru-laguntza barne) ustiategiak jasotzen dituen diru-sarrerak, eta bestetik, gastu finko eta aldakor guztiak, salbu kapital berekien ordainsariak eta familiako eskulanarenak.

    –NLU: nekazaritzako lan unitatea, nekazaritza jardueran denbora osoan aritzen den norbaitek urtebetean egiten duen lana.

    –Unitate bakoitzaren lan errenta: nekazaritza ustiategian sortu eta lan unitate bati egozten zaion diru errendimendua. Honela kalkulatuko da: ustiatze marjina garbia edo soberakin garbia eta pagatu diren lansariak batzearen ondoriozko zifra zati ustiategi horretako nekazaritzako lan unitateen kopurua.

  4. artikulua. Marjina gordina.

  5. Ustiategi baten marjina gordina kalkulatzeko, aitortutako ekoizpen elementuak hartuko dira kontuan, eta eranskinean adierazitako balioak aplikatuko zaizkie.

  6. Ustiategi baten dimentsio ekonomikoaren unitateak kalkulatzeko, marjina gordinaren balioa hartuko da oinarri. Horretarako, aplikatuko den ratioa hau da: marjina gordineko 1.200 euro berdin dimentsio ekonomikoaren unitate 1.

  7. artikulua. Marjina garbia.

    Ustiategi baten marjina garbia kalkulatzeko, aitortutako ekoizpen elementuak hartuko dira kontuan, eta eranskinean adierazitako balioak aplikatuko zaizkie.

  8. artikulua. Nekazaritzako lan unitateak (NLU).

  9. Irizpide teknikoetan oinarrituta zehaztutako modulu objektiboen arabera kalkulatuko dira ustiategiaren nekazaritzako lan unitateak. Irizpide tekniko horiek ondokoak izanen dituzte kontuan: dimentsioa, orientazio tekniko-ekonomikoa eta ekoizpen sistema. Modulu objektibo horiek ustiategiaren titularrak aitortutako ekoizpen elementuei aplikatuko zaizkie.

  10. Horretarako, laboreei, abereei, eraldaketari eta kudeaketari esleitutako NLUak batuko dira, eta eranskinean deskribatutako balioak aplikatuko zaizkie.

  11. artikulua. Unitate bakoitzaren lan errenta kalkulatzeko irizpideak.

    Unitate bakoitzaren lan errenta kalkulatzeko, zeina 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 3. artikuluko 9. apartatuan definitzen baita, hau eginen da: foru agindu honen eranskinean jasotakoari jarraikiz ekoizpen unitate bakoitzari esleitutako marjina garbi estandarizatuen balioa zati ustiategiari esleitutako NLUak.

  12. artikulua. Ustiategi bakoitzaren egoerak kontuan hartzea.

  13. Nolanahi ere, ustiategien titularrek eska dezakete beren ustiategiei buruzko datu errealen gainean zehaztu dadila unitateko errenta. Horretarako, eskaerarekin batera, ustiategiaren kontabilitate datuak aurkeztu beharko ditu, diru-sarreren eta gastuen kalkuluekin, aurreko atalean zehazten denarekin bat, eta frogagiriak, bai eta, kasua bada, Gizarte Segurantzari buruzko agiriak ere, ustiapenerako erabilitako nekazaritzako lan unitateen kopurua zehazteko.

  14. 1. puntua aplikatzea nahi duten ustiategiek urte bakoitzeko irailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera. Eskatzaileak aurkeztutako informazioak urte zibil oso bateko jarduera jaso beharko du. Edonola ere, Administrazioak zilegi izanen du kontabilitate eta zerga informazioa eskatzea.

  15. 1. puntua aplikatzen zaien titularren kasuan, eraldaketa jarduerak eta/edo zuzeneko salmenta baldin badute, NLU gehigarri hauek hartuko zaizkie kontuan: ustiategiaren beraren lehen mailako ekoizpenaren elementuei dagozkien NLUen %100. Honela kalkulatutako portzentajearen arabera esleituko dira NLU gehigarriak: produktu eraldatuei dagozkien salmenten balioa eta/edo zuzeneko salmentarena zati ustiategiaren salmenta guztien balioa.

  16. Baldin eta eranskinean ez badira jasotzen jarduera jakin bati dagozkion marjinen eta NLUen balioak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko zerbitzu teknikoek zehaztuko dituzte, foru agindu honetan erabilitako irizpideak edo foru agindu honetatik ondorioztatu daitezkeenak aplikatuz.

    Lehen xedapen indargabetzailea.–Indarrik gabe uzten da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren uztailaren 6ko 220/2007 Foru Agindua, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR