224/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, mendekotasun eta/edo desgaitasun egoera bat aitortua duten pertsonen laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak aitortzen du norberak modu independentean eta komunitatean txertatua bizitzeko daukan eskubidea. Aitortzen du, halaber, zer garrantzizkoa den ingurune fisiko, sozial, ekonomiko eta kulturalerako, osasunerako, hezkuntzarako eta informazio eta komunikazioetarako irisgarritasuna edukitzea desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea izateko, eta bizitzaren esparru guztietan aktiboki parte hartzeko. Izan ere, irisgarritasunik ez izatea traba da eskubide eta askatasun horietaz baliatzeko.

Ideia hau bera biltzen da Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean, bai zioen azalpenean, bai bere artikulu guztietan.

Abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak, Mendekotasuna dutenen Autonomiarako eta Arretarako Sistemaren prestazioak eta arreta zerbitzuen katalogoa arautzen ditu, eta horien artean, 19. artikuluan, laguntza pertsonala.

Bere helburuen artean hauek daude:

–Erabiltzaileen autonomia pertsonala, autodeterminazioa eta erabakiak hartzeko gaitasuna erraztea.

–Lanaren, prestakuntzaren, kulturaren eta erkidegoko bizitzan parte-hartzearen esparruetako jardueretan laguntzea.

–Pertsonei beren etxeetan eta ohiko giroetan jarrai dezaten aukera ematea, egoitzetan sartu beharra saihesteko.

Horrez gain, Gizarte Zerbitzuei buruzko 5/2006 Foru Legeak, abenduaren 14koak, gizarte zerbitzuen sistema publiko bat egituratu du, Nafarroako Foru Komunitateko biztanleriak gizarte zerbitzuetarako sarbidea izateko daukan eskubide unibertsala bermatzeko, gizarte ongizatea lortzeko funtsezko helburuarekin. Gizarte zerbitzu horien artean dago mendekotasun edo/eta desgaitasun egoera bat aitortua duten pertsonen arreta.

Foru lege hori garatzeko, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Martxoaren 20ko 30/2019 Foru Dekretuari emandako idazketak bermatzen du mendekotasun egoera bat aitortua duten pertsonen laguntzarako prestazio ekonomikoa (I. eranskina, B.18 letra), eta handiagotu egiten du prestazioa, baina ez bermatu gisa, %65eko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta daukaten pertsonentzat (II. eranskina, C.12 letra).

Beraz, laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren xedea da zeinahi gradutan mendekotasun egoera aitortua dutenen autonomia sustatzea. Helburua da laguntzaile pertsonal bat kontratatzea zenbait orduz, onuradunak eskurago izan ditzan hezkuntza eta lana, edo autonomia handiagoa ahalbidetzea eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan eta erkidegoan gizarteratzean eta parte hartzeko orduan.

Mendekotasun edo desgaitasun egoeran dauden pertsonentzat, bizitza proiektu independente bat gauzatzea kostu ekonomiko handia duen erronka bat da; horixe da, hain zuzen ere, foru agindu honen arrazoia: erronka horri erantzutea. Horregatik, foru aginduak handiagotu egiten ditu prestazioen zenbatekoak, egoitza batean sartu beharrean beren etxeetan bizi nahi dutenek eduki dezaten beren beharrak asetzeko estaldura handiagoa. Gainera, prestazio honen onuradunen artean sartzen dira %65eko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta daukaten pertsonak, nahiz eta kasu honetan ez den bermatzen.

Arauak emateko arrazoi teknikoengatik, egoki ikusi da beste foru agindu bat egitea, eta orain arte prestazio hau arautu duten arauak berariaz indargabetzea; izan ere, arau horiek zenbait aldaketa eduki dituzte, eta beste foru agindu bat egiteak argitasuna eta segurtasun juridikoa dakartza.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean mendekotasun egoera bat aitortua duten edo desgaitasuna duten pertsonen laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa arautzea.

  2. artikulua. Izaera.

    Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa prestazio bermatua izanen da mendekotasun egoera bat aitortua daukaten pertsonentzat, eta prestazio ez bermatua izanen da %65eko desgaitasuna edo desgaitasun handiagoa daukaten pertsonentzat.

  3. artikulua. Eskuratzeko baldintzak.

  4. Gizarte Zerbitzuen Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako betekizunez gain, foru agindu honen xede den prestazioa eskuratzeko, beste betekizun hauek ere bete beharko dira:

    1. Mendekotasun egoera aitortua duten pertsonen kasuan:

      1. Mendekotasun egoera aitortua izatea, edozein gradutakoa dela ere.

      2. 3 urtetik gorakoa izatea.

      3. Erabakitzeko edo autodeterminaziorako gaitasuna edukitzea zer zerbitzu nahi dituen adierazteko, beroriek kontrolatzeko eta behar diren jarraibideak emateko, berez edo legezko ordezkaritzaren bidez, erabakiak hartzeko laguntzaren bat behar baldin badu.

      4. Bizimodu independente baterako proiektua aurkeztea, mendekotasuna duen pertsonari aukera emanen diona bizitza independentea izateko, eta norberaren garapenean, hezkuntzan, lanean, eta gizarte eta komunitate harremanetan lagunduko duten jarduerak egiteko. Bizimodu independenterako proiektua Bizimodu Independenterako Banakako Planean (BIBP) islatuko da, eta berori Bizimodu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR