224/2015 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak 3. artikuluan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko osasun laguntza publikoak eskaintzen dituen osasun eta laguntza prestazioak, gutxienez, unean-unean Gizarte Segurantzaren osasun zerbitzuetarako finkatzen diren berberak izanen direla, eta hala laguntza sisteman sartzea nola osasun prestazioak jasotzea berdintasun eraginkorreko baldintzetan eginen dela.

Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa eta zorro hori eguneratzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuan Laguntza bidezko giza-ugalketa jasotzen da Osasun Sistema Nazionalaren Zerbitzu Komunen Zorroaren barrenean, betiere antzutasuna diagnostikatzen bada edo ohartarazpen kliniko bat ezartzen bada.

Bestalde, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren arabera, Zerbitzuen Zorroa zenbait modalitatetan sailkatzen da, eta, hala, Osasun Sistema Nazionalaren Laguntza Zerbitzuen Oinarrizko Zorro Komunean sartzen ditu osasun zentroetan edo osasun eta gizarte zentroetan prebentziorako, diagnostikorako, tratamendurako eta errehabilitaziorako egiten diren laguntza jarduera guztiak. Prestazio hori finantziazio publikoak estaltzen du oso-osorik.

Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa eta zorro hori eguneratzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituen urriaren 31ko SSI/2065/2014 Aginduan zehaztasun gehiago jasotzen dira laguntza bidezko giza-ugalketako tratamenduetarako, izan ere, helburu terapeutiko edo prebentiboarekin egiten direnean, eta beste zenbait egoera berezitan, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroan sartzen dira, eta haietaz baliatzeko irizpide orokorrak ere argitzen ditu, baztertzeko irizpide eta egoerekin batera.

Foru agindu horretan jasotzen diren laguntza bidezko giza-ugalketarako tekniken artean ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa dago, hartaz baliatzeko berariazko irizpide eta guzti, hala jatorri kronosomikoa edo genetikoa duten eritasun edo nahaste larriei aurrea hartzeko helburuarekin egiten den kasuetarako, nola hirugarrenentzako helburu terapeutikoekin egiten denerako.

Laguntza bidezko giza-ugalketaren teknikei buruzko maiatzaren 26 14/2006 Legeak 12. artikuluan ezartzen du beharrezkoa dela ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR