220/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eta Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sustapeneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 38/2012 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eta Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala onetsi ziren.

Errepideen Katalogoa onetsi zenetik, hainbat aldaketa egin dira Nafarroako Errepide Sarean zenbait obra zerbitzuan hasi ondoren. Orobat, Sareko beste errepideetan jarraipenik ez duten herrietako sarbideen mugaketa berrikusi da, herrigune horietatik abiatuta.

Zeharbideen Inbentarioari dagokionez, Herri Lanetako zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 313/2016 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Nafarroako Zeharbideen Inbentarioaren proiektua, eta entzutea eman zitzaien zeharbide horiek dauden toki entitateei.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio hauek jaso dira:

  1. alegazioa.–Fernando Mendoza Rodríguez jaunak, Arguedasko Udaleko alkate-udalburuak, aurkeztua.

    –NA-8705 errepideko zeharbidea, 0,00 k.p.tik 0,99 k.p.rakoa, Nafarroako Zeharbideen Inbentariotik kentzeko eskatzen du, herriguneko Real kalea delako, Arguedasko Udalarena hain zuzen.

    Erantzuna:

    –Onartu da alegatutakoa, eta zeharbide kendu Nafarroako Zeharbideen Inbentariotik eta Errepideen Katalogotik.

  2. alegazioa.–Jesús Antonio Barricarte Sarabia jaunak aurkeztua, Zizur Zendeako Udala ordezkatuz.

    Nafarroako Zeharbideen Inbentarioaren proiektuan sartuta ez daudenez (313/2016 Ebazpena), honako hauek sartzeko eskatzen da:

  3. NA-6503ko 0,240 k.p.tik 0,270 k.p.ra, Zizur Txikiko Kontzejuarekin izenpetutako hitzarmena deuseztatu delako.

  4. NA-6053ko 0,490 k.p.tik 0,560 k.p.ra, nahiz Zizur Nagusiko udal-mugartean egon.

  5. NA-6053ko 0,560 k.p.tik 0,780 k.p.ra.

  6. NA-6000ko 1,110 k.p.tik 1,790 k.p.ra.

  7. Tarte guztiak: NA-6053an, 0 k.p.tik NA-6000arekin gurutzatu arte.

    Erantzuna:

  8. Tarte hori Zeharbideen Inbentarioan sartua dago, NA-6053aren Zizur Nagusiko zeharbide gisa.

  9. Alegatutakoa onartzen da, Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legearen 66. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  10. Alegatutakoa onartzen da, Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legearen 66. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  11. Alegatutakoa ez da onartzen. Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 356/2012 Ebazpenaren bidez, hitzarmen bidez laga zitzaion tarte hori Zizur Txikiko Kontzejuari, udalerriaren hiri sareari gehitzeko. Aipatu hitzarmena berrikusteko alegazioak aurkeztea ez da jendaurreko argitalpen honen xede.

  12. NA-6053aren 0+000 k.p.tik 0+780 k.p.ra arteko tarterako alegatutakoa onartzen da.

    Ez da onartzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR