22/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 24koa, “Vianako Printzea” Kulturaren Saria arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

76. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 22/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 24koa, “Vianako Printzea” Kulturaren Saria arautzen duena. 1990ean, Nafarroako Gobernuak “Vianako Printzea” Kulturaren Saria sortu zuen, kulturaren eremuan nabarmendu diren pertsona eta erakundeen ibilbide baliotsua goraipatzeko, batez ere Nafarroaren errealitateari lotutakoak.

Sortu zenetik, “Vianako Printzea” Kulturaren Sariaren konfigurazioak zenbait aldaketa izan ditu, eta gaur egun abenduaren 23ko 281/2015 Foru Dekretuak arautzen du saria.

Azken edizioetako esperientziak erakusten du komeni dela sariaren erregulazioa aldatzea, eta berreskuratzea saritutako pertsona edo erakundearentzako diru saria.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. “Vianako Printzea” Kulturaren Saria urtero emanen da.

2. “Vianako Printzea” Kulturaren Sariaren helburua izanen da kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde nabarmenek egindako lana aintzat hartzea, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

3. “Vianako Printzea” Kulturaren Sariak diru saria izanen du eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko da.

4. Kultura arloko departamentu eskudunak egin eta kudeatuko du “Vianako Printzea” Kulturaren Sarirako deialdia, eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR