22/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria emana, aldatzen duena 105/2015 Foru Agindua, abenduaren 15ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ataletik beherako unitate administratiboetan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko105/2015 Foru Aginduaren bidez, ezarri zen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ataletik beherako unitate administratiboetan.

Erakunde autonomoa hobetzeko eta modernizatzeko gako elementu diren aldetik, tributu arloko informazio sistemak bultzatzen dira, eta, ildo horretan, zuzendari kudeatzaileak justifikatu du eginkizun horiek indartzeko beharra Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuan, unitate administratibo berri bat sortuz, deituko baita Ikuskapen Jarduketak Erregistratzeko eta Kontrolatzeko Bulegoa. Proposamen honek berekin dakar, orobat, gaur egun Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoak zerbitzu horren barnean esleiturik dituen eginkizunak birrantolatzea.

Era berean, eta erakunde autonomoaren egitura ez handitzeko, ezabatu eginen da Zuzendaritzarako Informazioaren Unitate Administratiboa, Hitzarmen Ekonomikoaren Zerbitzuaren barnekoa.

Erakunde autonomoaren estatutuen 67. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bulegoak edo ataletatik beherako beste unitate administratibo batzuk sortu, aldatu eta kentzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Horrenbestez, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta ikusirik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten organoen txostenak.

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–1. artikulua ezabatzea eta 4. artikulua berriz idaztea honako foru agindu honetan: 105/2015 Foru Agindua, abenduaren 15ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ataletik beherako unitate administratiboetan.

Lehenbiziko artikulua ezabatzen da eta 4. artikulua aldatzen, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduan, eta azkeneko artikulu hori honela geldituko da idatzita:

“4. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua.

  1. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuak bulego eta unitate administratibo hauek ditu, zerbitzuari zuzenean atxikiak: Ikuskapen Jarduketak Erregistratzeko eta Kontrolatzeko Bulegoa, Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoa, Ikuskapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR