22/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, prestakuntza beka baten deialdia egiten duena Soziologiako unibertsitateko tituludunentzat edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzat, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikitako Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, gazteriaren arloan eskumena duen erakunde autonomoa baita, Soziologiako unibertsitateko tituludunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdia egin nahi du.

Beka hau iragarri eta emanez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bi helburu ditu: alde batetik, ordenamendu juridikoak esleitutako eginkizunak hobeki betetzea eta, zehazki, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onetsi zituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak esleitutakoak; eta, bestetik, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzea, ezagutza teoriko eta praktiko hobea eta zuzenagoa lor dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez gazteriaren arloan egiten den lanean.

Beka ematerakoan, deialdiko oinarri arautzaileetan aurreikusten ez den orotan, honako hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua, eta, modu osagarrian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Prestakuntza beka baten deialdia onestea Soziologiako unibertsitateko tituludunentzat edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzat, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko.

  2. Beka emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

  3. 6.537,48 euroko gastua baimentzea, betiere horretarako kreditu egokia eta nahikoa baldin badago. Honela banatuko da:

    • 6.497,9 euro 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko A50003 A5210 4809 232100 partidaren kargura egotziko dira.

    • 39,58 euro Gizarte Segurantzako enpresa kuota ordaintzeko izanen dira, zehazki, 2018ko abendukoa, eta 2019ko urtarrilean ordainduko dira. Zenbateko hori 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den aurrekontuko partidari egotziko zaio.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  6. Foru agindu hau Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta atal horretako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2018ko apirilaren 11n.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzan aritzeko prestakuntza beka baten deialdirako oinarriak

  7. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Soziologiako unibertsitateko tituludunei edo Soziologia Aplikatuko gradudunei prestakuntza beka bat norgehiagokako araubideari jarraikiz emateko oinarri arautzaileak ezartzea, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Nafarroako Gazteriaren Zuzendariordetzan aritzeko.

    Bekaren helburua unibertsitate tituludunen prestakuntza bultzatzea da, Institutuak gazteriaren arloan gauzatzen dituen jarduerak zuzenean ezagut ditzaten.

  8. Aurrekontu erabilgarria.

    Beka honi aurre egiteko gastua, guztira, 6.537,48 eurokoa da, betiere horretarako kreditu egokia eta nahikoa baldin badago, honela xehakaturik:

    • 6.497,9 euro 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko A50003 A5210 4809 232100 partidaren kargura egotziko dira.

    • 39,58 euro Gizarte Segurantzako enpresa kuota ordaintzeko izanen dira, zehazki, 2018ko abendukoa, eta 2019ko urtarrilean ordainduko dira. Zenbateko hori 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den aurrekontuko partidari egotziko zaio.

  9. Iraupena.

    Bekaldia esleipenaren ebazpenean adieraziko den egunean hasiko da (2018ko uztailaren 1a baino lehenago ez, betiere), eta 2018ko abenduaren 31n bukatuko. Bekaldi hori ezin da luzatu.

  10. Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

    Bekarentzako gehieneko zuzkidura 6.537,48 eurokoa izanen da; horietatik 6.497,9 euro 2018an egotziko dira, eta 39,58 euro 2019an. Guztirako zenbateko horretan Gizarte Segurantzaren kotizazioak sarturik daude. Onuradunari hilero 1.050,00 euro gordin pagatuko zaizkio, edo haien zati proportzionala, bidezko bada. Zenbateko horretatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokiona kenduko da. Gainera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, hilero, bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotaren zatia ordainduko du.

  11. Bateraezintasunak.

    Prestakuntza beka hau ez da bateragarria izanen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio batzuek edo beste entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek ematen dituzten beste batzuekin.

  12. Eskatzaileak.

    Beka hartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, jarraian azaltzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek:

    1. 1. oinarrian azaldu den unibertsitateko titulu ofiziala izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua, eta deialdi hau argitaratu aurreko hiru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR