22/2017 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura aldatzen duena ataletik beherako unitate administratiboetan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ezarri zen ataletik beherako unitate administratiboetan.

Berriki, urtarrilaren 18ko 6/2017 Foru Dekretuaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua berrantolatu da, esleituta dituen helburuak modu efikazagoan lortzeko. Inguruabar horren ondorioz, ataletik beherako unitate administratiboen egitura aldatu behar da zerga administrazioaren kudeaketa esparru zehatz horretan.

Erakunde autonomoaren estatutuen 67. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bulegoak edo ataletatik beherako beste unitate administratibo batzuk sortu, aldatu eta kentzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez eginen da, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Horrenbestez, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta ikusirik funtzio publikoaren, antolaketa administratiboaren eta ekonomiaren arloetan eskumena duten organoen txostenak,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduaren 7. artikuluaren testu berria. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren antolamendu egitura ezarri zen ataletik beherako unitate administratiboetan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 15eko 105/2015 Foru Aginduaren 7. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“7. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.

  1. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak bulego eta unitate administratibo hauek ditu: Antolaketa Administratiboaren eta Erregistro Laguntzailearen Unitate Administratiboa, Kanpainaren Koordinaziorako 1. Unitate Administratiboa, Kanpainaren Koordinaziorako 2. Unitate Administratiboa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako Kanpainako Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboa, Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari buruzko Aholku Teknikorako Bulegoa eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Bulegoa.

  2. Antolaketa Administratiboaren eta Erregistro Laguntzailearen Unitate Administratiboa, Kanpainaren Koordinaziorako 1. Unitate Administratiboa eta Kanpainaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR