22/2016 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, Manuel Torres Martínez jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Manuel Torres Martínez (Murtzia, 1938) beti egon da lotua enpresa alorrarekin, ekimen berritzaile ugariren bultzatzaile izan baita. 1975ean MTorres industria taldea eratu zuen. Gaur egun sei enpresak eta goi mailako prestakuntza duten ia 500 langilek osatzen dute talde hori.

Patente bidez babestutako berrikuntzan oinarritzen den arrakasta adibide bat da MTorres taldea. Taldeak 168 patente-familia ditu; horietatik 24 ekoizten dira gaur egun. Taldeak zinez sinesten du ikerkuntzaren, garapenaren eta berrikuntzaren alde egin behar dela, eta bere negozio-zifraren %15 sartzen du I+G+Bn. Emaitzak berrinbertitu ditu bere ibilbidean, eta fakturaren %80 datorkio 70 herrialde baino gehiagora egiten duen esportaziotik.

Bizitza guztian Manuel Torresek konpromiso handia izan du berrikuntzarekin, baita gaitasun handia ere transferentzia teknologikoko jarduerak garatzeko sektore oso ezberdinetan, aeronautikakoa edo energetikoa adibidez.

Beraz, Manuel Torresek irmo bultzatu du ekonomiaren, enpresaren eta I+G+Baren garapena Nafarroan.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak bidezko jo du Manuel Torres Martínez jauna saritzea, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanez; izan ere, honetarako sortu baitzen apirilaren 14ko 104/1997 Foru Dekretuaz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR