22/2015 FORU DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, Sesmako, Lodosako eta Carcarko udalerrietan, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXVI-EGA3 sektoreko nekazaritza azpiegituretako jarduketa onetsi, hau da, lurzatien berrantolamendua egitea eta ureztalurrak sortzea, eta jarduketa hori onura publikokoa eta presakoa dela adierazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lur Ureztatuen Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legeak adierazten du onura publikoa eta interes orokorra duela Nafarroako Ubidearen eraginpeko eremuetako nekazaritza azpiegituretan egin beharreko esku-hartzeak. Guztira 53.125 hektarea garbi dira.

Nafarroako Ubidea eraikitzeko Estatuko Gobernuaren eta Nafarroako Foru Komunitatekoaren arteko lankidetza hitzarmenaren esparruan, Jarraipen Batzordeak 2012ko uztailaren 31n egindako zortzigarren bileran, besteak beste, Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzea erabaki zuen, 15.275 hektarea ureztalur berri gehituta Argaren eta Egaren ibaiertzetan.

Nafarroako Gobernuak, 2012ko irailaren 5eko bilkuran, 102/2012 Foru Dekretua onetsi zuen, Nafarroako Ubidean gehitutako eremu ureztatu hori Foru Komunitateko Lur Ureztatuen Foru Planean sartzeko; dekretu hori 2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an.

2017an Nafarroako Ubideko 26. hargunea, 1. fasean gehitutako eremuaren XXVI-EGA3 sektorea hornituko duena, abian izanen denez, bidezko da garaiz onestea nekazaritzako azpiegituretako jarduketa, hau da, lurzatien berrantolamendua egitea eta ureztalurra eraldatzea eta eraberritzea, eremu ureztagarria egiten jarraitu ahal izateko.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko apirilaren 1ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Nekazaritzako azpiegituretako jarduketa onetsi da, hau da, lurzati berrantolamendua egitea eta ureztalurrak sortzea Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXVI-EGA3 sektorean, Sesmako, Lodosako eta Carcarko udal-mugarteen zati batean.

  2. Onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzea.

    Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXVI-EGA3 sektorean nekazaritza azpiegituretan egin gogo den jarduketaren onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzen da, ondasunak eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako eta betiko okupatzeko eta bidezkoak diren zortasun iraunkorrak edo aldi baterakoak sortzeko.

  3. Proiektuaren deskribapena.

    Eremu horretako nekazaritza azpiegituretako jarduketan sartzen dira, lehenik, lurzati berrantolamendua ureztaketak eskatzen duen egiturari egokitzeko obrak eta, bigarrenik, eraberritzeko beharrezkoak diren obrak; horretarako, hargunea, sektoreko eta eremuko oinarrizko sarea eta ur emaria ureztaketa unitateak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR