22/2014 FORU LEGEA, azaroaren 12koa, Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua eratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ELKARRIZKETA SOZIALERAKO KONTSEILUA ERATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Europako demokrazia aurreratuek bereizgarri dute, besteak beste, elkarrizketa sozial iraunkorra instituzionalizatuta edukitzea administrazio publikoen eta ordezkaritasun handieneko sindikatu- nahiz enpresaburu-erakundeen artean, gizartearen hobekuntza orokorraren aldeko politika komunak taxutu eta parte hartzeko bitarteko gisa.

Guk geuk izan dugun nahiz konpartitu dugun esperientziak erakutsi digu erkidegoen garapen ekonomiko eta sozialerako funts-funtsezkoak direla elkarrizketa- eta akordio-esparruak, gobernuen eta ordezkaritasun handieneko solaskide sozialen artekoak. Europar Batasunean, aurrerapauso nabarmenak egin dira elkarrizketa iraunkorreko esparru horren instituzionalizazioan. Halatan, “Europa 2020” Estrategiak barnean hartzen ditu solaskide sozialak, oinarrizko parte bat direlakoan bai kontsultarako bai hark egiten dituen proposamenen taxuketan parte hartzeko. Era berean, eta lehenago, Europar Batzordeak 2002ko ekainaren 26an egindako komunikazioak zenbait orientabide jasotzen ditu elkarrizketa soziala indartzen saiatzeko, halatan gobernantza publikoa, erreforma ekonomikoak eta sozialak Europar Batasunean hobetze aldera [COM (2002) 341, bukaera]. Halaber, 2003/174/CE Erabakiaren bidez, “Hazkunde eta enplegurako hiruko goi-bilera soziala” ezarri zen; erabaki horrek, zeina 2013an berrikusi baitzen [COM(2013) 740, bukaera], hau esaten du hitzez hitz: “Elkarrizketa soziala erreforma ekonomiko eta sozialetarako indar eragile bat da. Lisboako estrategiak agerian uzten du zer zeregin duen Europarentzat giltzarri diren honelako erronkei aurre egitean: trebakuntzen eta gaitasunen hobekuntza, lan-antolamenduaren modernizazioa, aukera-berdintasunaren eta dibertsifikazioaren sustapena, edo bizitza aktiboa luzatzeko politikak garatzea. Solaskide sozialen arteko negoziazioak modurik onena dira modernizazioarekin eta aldaketaren kudeaketarekin zerikusia duten aferetan aurrerapausoak emateko”. Europako elkarrizketa sozialari buruzko 2004ko abuztuaren 12ko komunikazioak azpimarratu egiten du elkarrizketa sozialak hartu duen garrantzia, esparru ekonomiko nahiz sozialean gobernagarritasuna hobetzen lagundu duen aldetik; izan ere, enpresaburu- nahiz sindikatu-erakundeak, enpresa-zuzendaritzak eta enpresetako langileen ordezkariak oso hurbil daude elkarrengandik, eta oso zuzenki izaten dute lantegietan bizitzen den problematikaren berri.

Espainiako Konstituzioak atariko tituluan xedatzen du, 7. artikuluan, langileen sindikatuek eta enpresaburu-elkarteek lagundu egiten dutela berezko dituzten interes ekonomiko eta sozialen defentsan eta sustapenean. Horrez gain, askatasun sindikalerako oinarrizko eskubidea aitortzen du, 28. artikuluko lehen lerrokadan, eta elkartze-eskubidea ere bai, 22. artikuluan.

Konstituzioak lan-munduan diharduten erakunde sozialei egiten dien aitorpena nazioarteko araudian ere islatzen da, hala nola Lanaren Nazioarteko Erakundearen 150. zenbakiko hitzarmenean.

Bestalde, Espainiako Konstituzioak, 9. artikuluko bigarren lerrokadan, botere publikoei agintzen die herritar guztiek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte har dezaten erraztea.

Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoak eta Langileen Estatutuak “ordezkaritasun handieneko” izaeraren aitorpena arautu egin dute, bai eta izaera hori sindikatu- eta enpresaburu-erakunde jakin batzuei aplikatzea ere, haien ezarpenaren norainokoaren arabera, halatan kualifikatuz administrazio publikoekin duten harremanerako. “Ordezkaritasun handiena” instituzio hori Konstituzio Auzitegiaren doktrinak berretsi eta zedarritu du.

Bestetik, Nafarroan elkarrizketa sozialaren arloan izandako esperientzia izugarri emankorra izan da. Lan Harremanei buruzko Sektorearteko Akordioak, 1995eko ekainaren 8koak, zeina Nafarroako Gobernuak onartuta baitago, halako partaidetza-eredu baterako oinarriak ezarri zituen non, emaitza gisa, erkidegoaren suspertze ekonomiko nabarmen bat eta bertako lan-harremanen modernizazioa erdietsi baitziren. Akordio horren garapenak, eta akordio horretatik eratorritako akordioenak ere (besteak beste, Lan Gatazken Ebazte Estrajudizialari buruzko Lanbidearteko Akordioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eratzeko Akordioa, lau Enplegu Planak eta Garapen Iraunkorrari buruzko Akordio Soziala, jomuga gisa enplegua, laneko osasuna, immigrazioa, lanbide-heziketa eta abar hartzen dituztenak) markatu egin dute Administrazioaren eta solaskide sozialen arteko harremanen nondik norakoa, eta alderdien arteko ituna eta adostasuna erkidego honetako funtsezko balio izateraino eraman dituzte.

Horren emaitza modura, gaur egun jasaten duguna bezalako krisi ekonomiko larriaren astindupean egonik ere, ordezkaritasun handieneko solaskide sozialek –CEN-Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak, Unión General de Trabajadores de Navarra-UGTk eta Comisiones Obreras de Navarra-CCOOk– 2013an erabaki zuten haiek berrikusi eta eguneratzea. Agiri horretan, zeina NAOn argitaratu baitzen, adierazi zen borondatea zegoela elkarrizketa sozialeko agertoki berria sustatzeko. Akordioaren sinatzaileek azaldu zuten itun sozialak, azken bi hamarkadetan, emaitza garrantzitsuak eman dituela Nafarroaren garapen ekonomiko eta sozialerako. Baina krisi ekonomikoarekin agertu diren “garai berriek” eta “arazo berriek” “beharrezko egin dute prozedurak berregokitzea enpresen, langileen eta, oro har, gizartearen beharrizan eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR