215E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 16ko 328E/2016 Foru Aginduaren bidez eta ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 215E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 16ko 328E/2016 Foru Aginduaren bidez eta ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea koordinazio batzorde horretako kide izateko izendatutako pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Agindua aldatzea, zehazki, 1. apartatuaren a) letra, Osasun Planaren Koordinazio Batzordeari dagokiona. Foru agindu horren bidez Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 16ko 328E/2016 Foru Aginduaren bidez eta ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Horrenbestez, 1. apartatuaren a) letra honela idatzita geldituko da:

“a) Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen egitura honako hauek osatzen dute:

–Nafarroako Gobernuko Osasuneko zuzendari nagusia, Batzordeko burua izanen baita.

–Osasun Planaren estrategien arduradunak.

Osasun Planak 12 estrategia baditu ere, Batzorde honetarako, kronikotasunaren estrategiaren ordezkari bat izendatuko da, honako lau estrategia hauen ordezkarien izenean arituko dena: neuroendekapenezko gaixotasunen estrategia, arnas aparatuaren gaixotasunen estrategia, gaixotasun baskularren eta diabetesaren estrategia eta paziente pluripatologikoentzako estrategia. Osasun Planaren arabera, kronikotasunaren estrategia funtsezko baliabidea da asistentziaren eredua eraldatzeko, eta horrek zuzeneko eragina izanen du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR