214E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroan denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez eta maiatzaren 25eko 206E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 214E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroan denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez eta maiatzaren 25eko 206E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Agindua aldatzea, zehazki, 4. eta 5. apartatuak. Foru agindu horren bidez Nafarroan denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 500E/2017 Foru Aginduaren bidez eta maiatzaren 25eko 206E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Horrenbestez, apartatu horiek honela idatzita geldituko dira:

“4. José Joaquín Betelu Corcuera jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren barruan Nafarroako Larrialdietako zuzendariordea eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko zuzendari teknikoa dena, izendatzea denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren arduradun teknikoa.

Elena Yanguas Lezaun andrea, zuzendariordetza horretako erizaina, izendatzea denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren arduradun teknikoaren alboko, estrategia koordinatzeko eginkizunak izanen dituena.

5. Honako hauek izendatzea protokoloen eta aktibazio kodeen koordinatzaile:

–José Javier Martínez Basterra jauna, Nafarroako Arlo Kliniko Kardiologikoko barrutiko fakultatibo espezialista...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR