210E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren azaroaren 13ko 657E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan zen, baita azaroaren 14ko 1022E/2018 Foru Aginduaren bidez ere, non izena aldatu baitzitzaion aurrerantzean Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikotasunaren Estrategiaren Batzorde Teknikoa deitzeko).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 210E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren azaroaren 13ko 657E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan zen, baita azaroaren 14ko 1022E/2018 Foru Aginduaren bidez ere, non izena aldatu baitzitzaion aurrerantzean Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikotasunaren Estrategiaren Batzorde Teknikoa deitzeko). Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea Nafarroako 2014-2020 Osasunaren Planaren Kronikotasunaren Estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Agindua aldatzea, zehazki, 3. artikulua. Foru agindu horren bidez Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren azaroaren 13ko 657E/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua izan zen, baita azaroaren 14ko 1022E/2018 Foru Aginduaren bidez ere, non izena aldatu baitzitzaion aurrerantzean Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikotasunaren Estrategiaren Batzorde Teknikoa deitzeko). Horrenbestez, 3. artikulua honela idatzita geldituko da:

“3. Izendapena eta osaera:

  1. Francisco Javier Lafita Tejedor jauna, Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzako Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko burua, zeina Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikotasunaren Estrategiaren arduradun tekniko eta Estrategiaren Batzorde Teknikoko buru gisa arituko baita.

  2. Honako hauek izanen dira Kronikoen Estrategian sartutako lau estrategien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR