21/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei edo antzekoei buruzko jarraibideak ematen dituena, eta urruntze fisikoko, babeseko eta prebentzioko neurri jakin batzuk gogorarazten dituena, trantsizio prozesuaren egungo fasean sartzen diren jarduerei dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

103. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 16a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 21/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei edo antzekoei buruzko jarraibideak ematen dituena, eta urruntze fisikoko, babeseko eta prebentzioko neurri jakin batzuk gogorarazten dituena, trantsizio prozesuaren egungo fasean sartzen diren jarduerei dagokienez. Une honetan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez ezarri ziren mugikortasuna eta gizarte-harremana mugatzeko ezohiko neurriak pixkanaka murrizteko prozesua hasi da. 2020ko apirilaren 28an, Ministroen Kontseiluak normaltasun berrirako trantsizio plana onetsi zuen, eta bertan ezarri zituen normaltasun berrira egokitzeko parametro eta tresna nagusiak. Lau fasetan antolatutako prozesu horrek (0. fasetik 3. fasera) mailakatua izan behar du, eta beharrezko orientazio aldaketetara egokitzeko modukoa, datu epidemiologikoen bilakaeraren eta hartutako neurrien eraginaren arabera.

Trantsiziorako plan horren helburu nagusia da, osasun publikoa zainduz, eguneroko bizimodua eta jarduera ekonomikoa pixkanaka berreskuratzea, pandemiak herritarren osasunerako dakarren arriskua minimizatuz eta Osasun Sistema Nazionalaren gaitasunek gainezka egin ez dezaten.

Horrenbestez, maiatzaren 9ko SND/399/2020 Agindua argitaratu zen, normaltasun berri baterako trantsizio planaren 1. fasea aplikatuz alarma egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu mailako zenbait murrizketa malgutzeko dena, zeinetan, osasun krisiak egun duen egoera epidemiologikoa aintzat harturik, zenbait neurri malgutzen baitira lurralde unitate jakin batzuetarako.

Une honetan, Nafarroako Foru Komunitatea deskonfinamenduaren 1. fasean dago, eta trantsiziorako planak fase horretan baimentzen dituen jarduera guztiak egiteko gaituta dago.

Gizarte arloko hainbat neurriren artean, maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduak aukera ematen du familiartekoen bilerak edo gizarte bilerak egiteko, 10 pertsonakoak gehienez ere, gune pribatuetan edo publikoetan, biltzeko lekua zehaztu gabe.

Halere, badira Nafarroan oso ohikoak diren izaera pribatuko zenbait espazio, hala nola “aisialdiko etxabeak”, “piperoak”, “elkarte gastronomikoak” edo antzekoak, eta maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduak ez du erregulaziorik ezartzen horien gainean.

Alde horretatik, mota horretako lokalak, izaera pribatukoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR