21/2015 FORU LEGEA, abenduaren 16koa, Garapen Ekonomikorako Departamenturako kreditu-gehikuntza ematen duena, 2.175.000 eurokoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK:

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

Foru Legea, Garapen Ekonomikorako Departamenturako kreditu-gehikuntza ematen duena, 2.175.000 eurokoa.

ZIOEN AZALPENA

Garapen Ekonomikorako Departamentuan ikusi denez, Nafarroako Zentro Teknologikoei laguntzeko 2015eko ekitaldian aurrekontuetan ezarritako diru-kopuruak ez dira aski.

Horrenbestez, behar horiei aurre egiteko, kreditu-gehikuntza ematen da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 48. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  1. artikulua. Kreditu-gehikuntza ematea.

    2.175.000 euroko kreditu-gehikuntza ematen da, ekitaldian Garapen Ekonomikorako Departamentuaren beharrei erantzuteko.

    Zenbateko hori aurrekontu kontu-sail honetan aplikatuko da: 180011 18210 7309 467300 “Zentro teknologikoetarako ekarpenak: CENER - CIEMAT Fundazioari funtsak ematea maileguen amortizaziorako”.

  2. artikulua. Finantzaketa.

    Kreditu-gehikuntza hori aurrekontuko kontu-sail hauen kargura finantzatuko da:

    180011 18210 4701 467300 Bono teknologikoak ezagutza arloko zerbitzu intentsiboetarako 500.000,00
    84001 18210 7701 467303 kontu-saila, “I+G+B proiektuetarako, patenteetarako eta bideragarritasun azterlanetarako diru-laguntzak enpresentzat. PO FEDER 500.000,00
    180011 18210 7701 467307 Bono teknologikoak proiektu teknologikoetarako. PO FEDER 200.000,00
    125005 16420 7709 467902 Banda zabala ezartzeko diru-laguntzak 500.000,00
    180003 18330 6031 425200 Kudeaketa energetikorako plana Nafarroako Foru
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR