20E/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, 2016an Nafarroako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako laguntzak ebazteko epea luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren apirilaren 22ko 11E/2016 Foru Aginduaren bidez, 2016an Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzen deialdia onetsi zen, eta 2016ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu maiatzaren 6an.

Deialdi horren 7.5. oinarriak ezartzen du ebazteko epea hilabetekoa izanen dela, gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Ezetsitzat joko da epe horretan ebazpen espresik eman ez bada.

Eskaerak aurkezteko epea joan den maiatzaren 18an bukatutakoan, tramitea egiten duen zerbitzuak eskaerak aztertu eta ikusi zuen beharrezkoa dela beste epe bat irekitzea eskatzaileen %39k zuzenketak/argitzeak egin ditzaten. Tramitatzeko epeen atzerapenak, aurkeztutako eskaeren kopuruak eta proposamenak baloratzeko zailtasunak deialdiaren oinarrietan ezarritako jatorrizko epea betetzea eragozten dute. Horregatik, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuak espedientea ebazteko epea luzatzeko eskatzen du.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.6. artikuluak xedatzen du gehieneko epean ebazpena ematea zail ikusten denean, egindako eskaeren edo ukitutako pertsonen kopurua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR