203/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuak Irisgarritasun Unibertsalaren eta Desgaitasunen bat duten Pertsonen Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseiluan duen ordezkaritza aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legearen 17. artikuluan aurreikusi zen Irisgarritasun Unibertsalaren eta Desgaitasunen bat duten Pertsonen Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseilua eratzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari atxikitako kontsulta eta partaidetza organo gisa. Kontseiluan Nafarroako Gobernuaren barrenean zeresana duten departamentuen ordezkariak izanen dira, baita desgaitasuna duten pertsonen eskubideak defendatzea helburu duten elkarteetatik ordezkaritza handiena dutenak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeak eta, azkenik, inguruneak, produktuak, ondasunak eta zerbitzuak inportatzen, produzitzen, hornitzen edo eskaintzen dituzten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak ere. Agindu horretan berean ezarrita dago kontseiluburua Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria izanen dela, eta 2. idatz-zatian zehaztuta dago Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzaren eta gainerako ordezkarien osaera, modu orokorrean. Zehazki, hauxe xedatzen du:

  1. Kontseiluko burua Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria izanen da, eta kontseilukideak, berriz, honako hauek:

    1. Honako arlo hauetako bakoitzetik Nafarroako Gobernuaren ordezkari bana, gutxienez ere zuzendari nagusiaren maila izanen dutenak: Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza, Berrikuntza, Gizarte Gaiak, Hezkuntza, Osasuna, Herri Lanak eta Garraioak, Ekonomia eta Kultura.

    2. Desgaitasunen bat duten pertsonen arloan ordezkaritza handienekoak diren irabazi-asmorik gabeko entitateen hiru ordezkari.

    3. Ordezkaritza handienekoak diren kontsumitzaile eta erabiltzaile elkarteen bi ordezkari.

    4. Inguruneak, produktuak, ondasunak eta zerbitzuak inportatzen, produzitzen, hornitzen edo eskaintzen dituzten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteen hiru ordezkari.

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak martxoaren 23an emandako 72/2016 Foru Aginduaren bidez, Irisgarritasun Unibertsalaren eta Desgaitasunen bat duten Pertsonen Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseiluko kideak eta idazkaria izendatu ziren.

    Hezkuntza Departamentuak bidalitako komunikazioan adierazi du, berriki Hezkuntza Departamentuan izandako aldaketak direla kausa, departamentu horrek Irisgarritasun Unibertsalaren eta Desgaitasunen bat duten Pertsonen Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseiluan duen ordezkaria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR